Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea HONDARRIBI.AR.T Carla Sanz

- Zure burua aurkeztu:
Neela emakumezko denborarik gabeko marka da, naturarekin eta itsasoarekin lotura sakona duena, eta markaren ehun eta materialen bidez konektatzen da. Oinarri minimalistarekin eta gainerakoengandik nabarmentzen duen toke artistikoarekin.
Askatasuna, sinpletasuna eta kontzientzia adierazten ditu. Ehun organikoak eta material iraunkorrak baloratzen dituen marka. Bizitzaren eta inguratzen gaituenaren ñabardurak adierazten ditu.
Diseinatzaile grafiko eta estanpatuak izanda, sormena aprobetxatu eta bereziak egiten dituzten pieza bakarrak sortzea gustatzen zaizkit. Ilustratzea eta bordatzea adierazteko eta komunikatzeko modu bat da.
Carla Sanz naiz, 28 urte ditut eta Neela-ren sortzailea naiz.
- Zure burua Hondarribiko gazte artistatzat/ekintzailetzat duzu? / Zure ogibidea da (lana) zure sorkuntza Lanaren emaitza?
Nik baietz esango nuke. Hondarribian, geroz eta gehiagoz beteriko herria dela esango nuke.
Sektore zaila dela? Bai, baina azken finean, artista izatea, bizimodu mota bat da. Nere sorkuntza elkarbanatzea da nere komunikatzeko era. Eta elkarbanatze hori ogibide izatea lortzea, nirvana-ra iristea bezalakoa da niretzat.
Oraingoz, hori da nere helburua, nere sorkuntza nire ogibidea izatea lortzea, eta ez da gutxi.
- Hondarribia herri txiki-ertaina izanik artearekin harreman estua du. Maiz artistak eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzu baloratzen dela zure lana eremu/testuinguru honetan?
Azkenean, hiri handietan beti aukera gehiago daude besteengandik ikasteko, sormen lanak erakusteko edota bideratzeko.
Batzuetan, herri txikietan zaiagoa izatea da jendeak balore edo lan ezberdin hoietaz ohartzea. Esaten den modua: La gente de pueblo es de mente cerrada. Baina onartzen dut, zentzu horretan geroz eta irekiagoa dela.
- Zure sormen lanak publiko jakin bat du edota zein publikori bideratzen diozu?
Edonork jantzi eta disfruta dezake nere lana. Ez zaizkit muga jartzea gustatzen eta are gutxiago beste pertsonen gainekiko mugak jartzea. Edozein libre da nahi duena disfrutatzeko eta bere komunikabide tresnak aurkitzeko.
Dena den, egia da orain arte sortutakoak emakuzkoentzat bideratuta daudela horregatik esango nuke nere marka erosten duen gehiengoa emakumezkoa dela.
Ala ere, gizonezkoek ere erosten dute. Normalean, opari baterako edo.
- Zer esango zenioke Hondaribiari?
Hondarribiko gazte-artistei eskua ematea eta bat egitea. Gure sormen lanak disfrutatzea eta munduari zabaltzen laguntzea.