Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Agenda

Eduki publikatzailea
Atzealdea

HONDARRIBI.AR.T Ane Garmendia

"inguratzen nauen guztia inspirazioa da niretzat. Ondo ezagutzen nauen edonork badaki nire lanak, batez ere,sinpletasunean eta ondo bukatutako diseinuan oinarritzen direla, xehetasun txiki bakoitza garrantzitsua da niretzat.”

2022·03·19

1.Zure burua aurkeztu Ane:

Ane Garmendia naiz, marka eta identitate korporatiboen diseinuan espezializatutako diseinatzaile grafikoa. Nire lana, funtsean, enpresa bakoitza bereizten duen ezaugarria zein den identifikatzea da, ondoren bereizgarri hori landu eta ikusgarri egiteko.

Diseinua unibertsitatetik dut gustuko. Hasieran ez nekien zer zen diseinu grafikoa, baina beti gustatu izan zait funtzio zehatz eta erreal bat duten proiektuak sortzearen ideia. Karrera amaitzean, formatzen jarraitzeko beharra sentitu nuen, eta Bartzelonara joatea erabaki nuen Branding eta Packaging-ari buruzko master bat egitera. Bertan, marka baten proiektuaren atzean dagoen prozesu estrategikoaren berri izan nuen.

Lan pertsonalak izateaz gain, egun, Marina Goñiren estudioan ari naiz lanean diseinatzaile grafiko gisa.

Bertan, diseinuaren esparru askotan trebatzeko aukera izaten nabil, bereziki packagingean, nire beste pasioetako bat den.
 

 


2.Zure burua Hondarribiko gazte artistatzat duzu? /Zure ogibidea da zure sorkuntza lanaren emaitza?
 

Jende askok diseinatzaileak artistatzat ditu, baina ni ez naiz inoiz profesionalki artista gisa identifikatuta sentitu. Hondarribiako sortzaile edo diseinatzailetzat dut neure burua. Nire lana sormenarekin loturik dago %100ean, bisualki pentsatzen dudan pertsona naiz, nire buruan irudiak, ideiak, testurak, koloreak

dabiltza bueltaka, inguratzen nauen guztia inspirazioa da niretzat. Ondo ezagutzen nauen edonork badaki nire lanak, batez ere,sinpletasunean eta

 


 

3.Hondarribia herri txiki-ertaina izanik artearekin harreman estua du. Maiz artistak eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzu baloratzen dela zure lana eremu/testuinguru honetan?
 

Sormena beharrezkoa da gizartean, eta uste dut hiri handietan zein txikietan aurki dezakegula, esaterako Hondarribian. Hondarribia jende kuriosoz beterik dagoela iruditzen zait, eta horrek ondorio gisa dakar herriak berak artearekin eta diseinuarekin interesa izatea. Gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio diseinatzailearen lanbideari, gauzak ondo eta modu profesionalean komunikatu nahi dira. Hori Hondarribiako egungo hainbat bezerorekin egiaztatu ahal izan dut, hala nola, Xera lentzeria eta kortsedendan lan egiten duten Katy eta Maitanerekin. Hauek detaile txiki bakoitza zaintzen dute, pieza bakoitzaren diseinuari balioa emanez.

 


 

4.Zure sormen lanak publiko jakin bat du edota zein publikori bideratzen diozu?

Nire lana marka bat behar duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Hala ere, nik beti esaten dut diseinatzaileak pertsona polifazetikoak garela eta sormenaren munduan gauza ezberdin asko egin ditzakegula: ilustrazioak, gonbidapenak, kartelak, liburuxkak eta beste mila istorio.

Bezero eta proiektu guztiak oso desberdinak dira: teknologia empresa zein kosmetiko-marka baterako lan egiten dut. Guztiek dute, ordea, helburu berbera; haien komunikazio arazoak ulertu eta konpontzen laguntzea nahi dute.

Asko baloratzen dut bezeroa prozesu osoaren parte sentitzea, horrek nire lana ulertzea baitakar ondorio gisa, eta, gainera, bere marka urratsez urrats sortzeko prozesua nolakoa den ikusten du.


 

5.Zer esango zenioke Hondarribiari?

Sormenaren munduan bere aletxoa jartzen jarrai dezala esango nioke, artistei eta diseinatzaileei ikusgarritasuna emanez. Sektorea mugitzen ari da, baina herritarrak gure lanbidearen garrantziaz jabetzera heltzeko bide luzea dago aurretik.