Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

HONDARRIBI.AR.T: AMAIUR CALBETE

Eskultura eta jostarratza uztarturik bide eta proiektu berriak eraiki nahiko lituzken sortzailearekin aritu gara solasean oraingo honetan.

2021·10·27

1. Zure burua aurkeztu Amaiur,

Amaiur Calbete Olaizola naiz, 23 urteko Hondarribiarra. Arte ederrak ikasi nituen Bilbon eta eskultura aroan egin nuen nire espezializazioa, gaur egun neurriko jantzia eta ikuskizunetako jantziak goi-mailako gradua ikasten dut Donostian.

 

2. Zure burua Hondarribiko gazte artistatzat duzu?

Nire burua Hondarribiko gazte emakume artistatzat hartzen dut, naiz eta zaila egiten zaidan nire buruari “artista” deitzea.

Gaur egun ez naiz hortaz bizi, ikasketetan zentratuta nago eta aurrerago bi ikasketak uztarturik horretan lan egitea gustatuko litzaidake.  Egia da formakuntza prozesu osoan probatu dudan gauza oro gustatu zaidala eta denetik pixka bat egingo nukeela, baina oraindik ez dut argi zein izango den bidea. Eskultura eta josketa munduan zentratu nahiko nituzke nire etorkizuneko proiektuak.

 

3. Hondarribia herri txiki-ertaina izanik artearekin harreman estua du. Maiz artistak eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzu baloratzen dela zure lana eremu/testuinguru honetan?

Zaila da Hondarribia bezalako herri batean zure lana ondo ulertzea, azkenean hiri handietan aukera gehiago dituzu. Adibidez, nik Bilbon ikasi nuen eta azkenean bai Arte Ederretako fakultatean edo Bilbon bertan badaude beste espazio batzuk non artista ezberdinak elkartzen diren eta bertan aukera gehiago dituzun artista batzuekin elkarlana eta zure arlo artistikoa aberasteko.

Garrantzitsua da nondik zatozen, eta nora zoazen jakitea. Nik beti izan dut presente Hondarribitik natorrela eta herri izaera hori nire lanetan modu baten edo bestean islatzen saiatu naiz .

Gainera txikitatik izan ditut Hondarribiko hainbat artista, leku eta egoera erreferentetzat nire lanak egiteko momentuan.

Gaur egun geroz eta artista eta artisau tailer gehiago ikusten dira Hondarribian eta asko pozten nau, nahiz eta egia da pena bat dela espazio pribatuak izatea eta horretarako bideratutako espazio publiko komunik ez egotea.

 

4.  Zure sormen lanak publiko jakin bat du edota zein publikori bideratzen diozu?

Orain arte ikasketetan egindako proiektuak izan dira aurrera atera ditudan proiektu nagusienak. Ez dira publiko bati bideratuak izan, lanketa pertsonal bat baizik.

 

Egia da askotan erreferente moduan izan dudala pertsonaren bat edota egoera zehatzen bat, baina ez dut horretara mugatu nahi. Prozesua bera izan da askotan erreferentzia sorkuntza osoan zehar eta materiala izan da protagonista.

 

5. Zer esango zenioke Hondarribiari?

 Hondarribian badaudela artista asko oraindik ezagutzen ez direnak eta ondo legokela gure artean elkartzea eta gehiago ezagutzea.

Espazio artistiko baten beharra daukagula non edozein pertsonak lan egin dezaken, eta jendeari animatzea artera pausu hori ematen! Asko daukagula ikasteko eta ezagutzeko!