Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Agenda • listado interior

Agenda

Eduki publikatzailea

Atzealdea HONDARRIBI.AR.T Amaia Torres

2022-04-20
Oinarri zientifiko sakon batean baitan lan egiten duen sortzailea dugu oraingo honetan eta modu ikusgarri batean lotzen dira bere lanean zientzia eta ilustrazioa.

1.Zure burua aurkeztu iezaguzu, mesedez:

Amaia Torres Piñeiro dut izena, arkitekta eta zientzia ilustratzailea naiz. 2016an arkitektura lizentziatura amaitu eta 2017an nere estudio propioa ireki nuen nire bikotearekin batera. Lan munduan berehala murgildu banintzen ere, 2018an ilustrazio postgradoa burutu nuen EHU-n, ohorezko aipamenarekin. Estudioan arkitektura eta ilustrazio lanetan gabiltza gaur egun, non artea eta teknika uztartzen ditugun. Ilustrazio zientifikoaren arloan zehazki, zati garrantzitsu bat ikuspuntu artistikoa da, baina alderdi tekniko handi bat ere badu. Hortaz, zientzia mundutik datozen ikerltzaileekin eta formakuntza munduan lan egiten duten profesionalekin elkarlan estuan, haien ideiak, tesiak edota aurkikuntzak irudi ulergarri eta zehatzetan ilustratzeko lana egiten dut. Elementu hauek modu erakargarri eta bisual batean aurkezteko marrazki teknika eta formato ezberdinak lantzen ditut, eta horretarako nere arkitekturako formazioa oso lagungarri egiten zait. Gainera arkeologia arloko lanetan espezializatu naiz, izan ere eraikin historikoen eta hauen aztarnen materialak eta eraikuntza teknikak landu ditut nire formakuntza akademikoan, arkeologoekin egiten dudan elkarlana erraztuz. Lan zirraragarri bat dela uste dut, dibulgazioan erantzukizun bat duelako, zientzialarien lan teknikoa modu egoki eta errazagoan uler dadin lortuz, hain zuzen ere.

 

 


2.Zure burua Hondarribiko gazte artistatzat duzu? Zure ogibidea da zure sorkuntza lanaren emaitza?
 

Ilustrazio zientifikoaren munduan denbora gutxi daramadan arren harrera ona jasotzen ari naiz, iritzi eta lan enkarguei dagokienez, eta pixkanaka historia eta arkeologia lanetan murgildu naiz, non eraikuntza kontzeptuak eta arte teknikak lantzen jarraitzen ditudan. Izan ere, zientzia ilustrazio batek informazio piloa ematen du eta, aldi berean, marrazten den guztiak zorroztasun historiko eta zientifiko bat izan behar du, elementuok bere ikerkuntza lan bat baitute atzetik. Horregatik, esango nuke, une hauetan artista baino langiletzat dudala neure burua.

 


 

3.Hondarribia herri txiki-ertaina izanik artearekin harreman estua du. Maiz artistak eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzu baloratzen dela zure lana eremu/testuinguru honetan?
 

Hondarribia oso hiri inspiragarria dela iruditzen zait, bere kaleetan arnas daitekeen historia, alde zaharra, itsasoarekiko harreman estua… Elementu hauek guztiak ulertzeko, marrazkigiuntza tresna on bat bezela daukat. Normalean beti daramat soinean apunte-koadernotxo bat, eta marrazten jartzen naizenean inguruko ezaugarri txikienetaz ohartzea lortzen dut eta, hortaz, elementuok nere marrazkietan indartzen ditut. Nik uste jendeak, eta bereziki hondarribiarrek, asko baloratzen dutela heuren ondarea diren elementuok erakutsi, zabaldu eta balorean jartzen duten artelan hauek, Piztu Meta programaren barruan eta jendearen laguntzarekin aurrera atera nuen eta egunotan amaitze bidean nabilen ReDescubre Gipuzkoa bildumakoak bezela.

 


 

4.Zure sormen lanak publiko jakin bat du edota zein publikori bideratzen diozu?

Alde batetik, arkitektura lanak erreforma eta birgaiketetara orientatuta dauzkagu, mota honetako beharrak dutenei zerbitzua emanez. Bestalde, ilustrazioaren arloan hainbat motako publikoari bideratzen dut nere lan ildoa, erakunde publikoetatik enkargu partikularretaraino, hala nola, ikerlariak, museoak, editorialak, etabar. Hortaz, arte teknika desberdinak jorratzen ditut, bezero bakoitzaren beharretara doituz, estilo errealistako erretratuak esate baterako. Eta azken finean beti prest nago ideia berriak egi bihurtzen laguntzeko, beti ikasten baita lan berri bakoitzarekin.

 

5.Zer esango zenioke Hondarribiari?

Artea zabaltzeko ekintzak sustatzen jarrai dezala, hiri honek potentzial handia baitu eta hori zaindu beharra dugu.