Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Agenda • listado interior
Agenda
Eduki publikatzailea
Atzealdea HONDARRIBI.AR.T Ainhoa Gordo

Zure burua aurkeztu ezazu
Ainhoa Gordo naiz, Sormen eta Diseinuan graduatua eta Kaligrafia eta Tipografian masterra duena.
Asko gustatzen zait beti gauza berriak esperimentatzea eta ikastea; horrela, kaligrafiarekiko nire maitasuna jaio zen, eta horri esker, egunero geldialdia egitea lortzen dut, proiektu bakoitza xehetasunetan, testuretan eta, jakina, letra askotan oinarrituta definituz.
AG Kaligrafia, 2015ean, izugarri gustatzen zaidan guztia batzeko eta gozatzeko egin nuen apustu handia izan zen, naturan eta bizitzako une politetan inspiratutako pieza paregabeak sortuz. Denborarekin, ezkontzetarako eta mota guztietako ekitaldietarako papergintza pertsonalizatua egiten espezializatu naiz, eta gaur egun egiten dudanaren bihotza dira.
Sortzez hiri eder honetakoa, Hondarribia, non nire estudiotxoa dudan,
erronka berri bat suposatzen duen edozein proiektutan parte-hartzeak pozten nau.
Zure burua Hondarribiko gazte artista edota ekintzailetzat duzu? Zure ogibidea da zure sorkuntza lanaren emaitza?
Inoiz ez naiz artista hitzarekin gehiegi identifikatuta sentitu, baina egia da piropo moduan askotan definitzen nautela horrela, eta, jakina, maitasunez hartzen dut. Batez ere ikusbera naiz, ez zait gustatzen etiketa edo lanbide jakin batean gehiegi lerrokatzea, diziplina desberdinak ikasi ditudalako eta horiekin beti modu desberdinean lan egiten saiatzen naizelako. Bigarren galderari erantzunez, uste dut baietz, nire lanbidea hainbat ikasgai bilatu eta ikasteko lanaren emaitza da, eta guztiak batuta sortzen saiatzearen emaitza. Hondarribiko ekintzaileari dagokionez, uste dut baietz, nire bizitzako alderdi guztietan zoriontsu egingo nauen bide oso pertsonal bat bilatzen saiatu naiz, eta gustuko duzuna nahi duzun tokian egitea zorte ikaragarria da.
Hondarribia herri txiki-ertaina izanik artearekin harreman estua du. Maiz artistak eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzu baloratzen dela zure lana eremu honetan?
Ez dut uste kasu honetan hiri txiki batean jaiotzeak eragin negatiboa izan duenik nire lanean. Hondarribia izugarri gustatzen zait, zortea da hemen bizi eta lan egin ahal izatea, uste dut inspirazio-iturri etengabea dela niretzat. Asko lan egin dut hiria oinarri izanik, ilustrazioekin eta proiektu desberdinekin, eta aukera dudanean hiri handiagoetara bidaiatu dezaket ikasten jarraitzeko, irakaskuntzaren kasuan aukera gehiago eskaintzen baitituzte. Egia da, nire ustez oso garrantzitsua dela hemen geure burua modu aktiboagoan ezagutarazteko espazioak eta ekintzak sortzea. Suposatzen dut leku bakoitzak bere abantailak eta desabantailak dituela, eta horregatik onena da geldirik ez egotea eta anbizioa inoiz ez galtzea.
Zure sormen lanak publiko jakin bat du edota zein publikori bideratzen diozu?
Beti esaten dut nire estudioa edonorentzat erabat irekita dagoela, eta uste dut hain proiektu desberdinak egiteak benetan publiko jakinik ez izatea eragiten duela. Denok opariak egiten ditugu, detaile txikiren batekin inor harritu, edozein motako ekitaldiak egin ditzakegu edota une jakin batean gure enpresako edozein elementuren diseinua beharrezkoa gerta dakigu.
Zer esango zenioke Hondarribiari?
Bere burua zaintzeko esango nioke, zaintzen jarraitzeko, egiten duen bezala. Uste dut orokorrean gure herria asko maite duen jendartea garela, dituen mirariak baloratzen dituena eta tokian tokikoaren aldeko apustua egiten duena. Garrantzitsua iruditzen zait horrela izaten jarraitzea, txoko bakoitza zaintzea eta hemen, ilusioz zerbait sortzearen alde egiten duen jendearekin berdin egitea, urteekin mantendu ahal izateko eta Hondarribiari gauzak ekartzen jarraitzeko, Hondarribiak guri ematen digun modu berean. Bi piezak ezinbestekoak baitira magia gal ez dadin.
