Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea HONDARRIBI.AR.T

1-Zure burua aurkeztu ezazu
Kaixo!
Ane Gómez dut izena, 23 urte ditut eta Hondarribian jaiotako artista/margolari gaztea naiz. Gaur egun, atzerriko Arte Plastiko, Elektroniko eta Denborari buruzko master bat ikasten ari naiz, eta, beraz, Espainia eta Bogota artean bidaiatzen nabil etengabe, gaur egun Kolonbian bizi bainaiz.
Gazte-gaztetatik, 5 urte inguru nituenetik, marrazketa eta pintura akademia batean hasi nintzen, eta bertan 13 urte eman nituen, azkar esaten dela, nire batxilergo artistikoa egiten ari nintzela. Arte Ederrak ikasi nituen Bilbon eta elkartruke akademiko bati esker Kolonbiara bidaiatzeko aukera izan nuen, artea ulertzeko modua zabaldu, prestakuntza jaso eta itzultzea erabaki nuen.
2- Zure burua Hondarribiko gazte artistatzat / ekintzailetzat duzu? / Zure ogibidea da (lana) zure sorkuntza lanaren emaitza?
Bai, konplikatua izan da, baina gaur egun, nire prestakuntza eta egin dudan lanaren ondoren, artista gaztea naizela uste dut. Margolaria da izendatzeko gustatzen zaidan modua.
Pintura bizitza osoan laguntzen didan zerbait da, eskutik helduta goaz. Lanordu asko izan dira, eta zaila bada ere, beti dena ematen diogu aurrera egiteko eta mundu honetan lekua egin ahal izateko non, jende askok sinesten ez duen arren, oso zaila da.
Nire pinturez gain, tatuatzaile gisa ere lan egiten dut denbora librean; izan ere, oso gaztetatik pinturan bakarrik aritzea ia ezinezkoa da.
Gaur egun, esan dezagun tattoen aldetik bizi nintekeela, baina pinturatik ia ezinezkoa da. Honek boladaka funtzionatzen du. Zoritxarrez, jendea askotan ez dago artea ordaintzeko prest.
3- Hondarribia herri txiki-ertaina izanik artearekin harreman estua du. Maiz artistak eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzu baloratzen dela zure lana eremu/testuinguru honetan?
Egia esan, alde egiteko puntu handienetako bat horixe bera izan zen. Bilbon ikastea gustatu zitzaidan, baina oraindik oso txikia geratzen zitzaidan. Etxera itzultzea oso gogorra izan zen neretzako, 12 milioi pertsona baino gehiagoko hiri batean bizi eta han zegoen mugimendu artistiko kantitatea ikusi ondoren.
Uste dut aurrera egiteko eta nire karrera garatzen jarraitu ahal izateko urrun joan behar nuela, ezin nintzela Hondarribia bezain leku txikian geratu. Oso itxita sentitzen nintzen eta ez nuen aukerarik ikusten nire lanean.
Hiri bat behar nuen erakusketak eta galeriak ikusteko eta nire burua ireki bide berrietara zabaltzeko.
4- Zure sormen lanak publiko jakin bat du edota zein publikori bideratzen diozu?
Ez, uste dut ez dudala inoiz pentsatu norentzat den nire lana. Duela gutxi, gai horri buruz hitz egiten aritu nintzen, eta konturatu nintzen pintura batek transmititu ditzakeen sentsazioek ia edonorengan piztu dezaketela zerbait. Dena ikuspegiaren araberakoa da. Sentitzen duzunaren eta zaren moduaren araberakoa da dena.
Adin desberdinetako pertsonek beren sentimenduak transmititu dizkidate nire lanak ikusteko orduan, eta beti gauza berriekin ateratzen dira eta hori oso polita da.
Nire ustez, 10 urteko haur batek zerbait ikusi, ulertu eta sentitu lezake, 70 urteko emakume batek beste sentimendu eta sentsazio mota batzuk izan ditzakeen bezala.
5- Zer esango zenioke Hondarribiari?
Gizarteko gazteengan artea gehiago bultzatu behar dela esango nioke. Hezkuntza artistikoari garrantzi handiagoa eman behar zaio. Lan bakoitzaren atzean dagoen lana baloratzen eta ulertzen irakatsi behar da: eskulturak, maskarak, arte digitala, etab.
Prozesu orok kontuan hartzen du, eta ikusarazten digu horrek guztiak denbora eta lan-ordu asko eskatzen dituela.