Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Agenda • listado interior

Agenda

Eduki publikatzailea

Atzealdea HONDARRIBI.AR.T

2021-04-17
Hilabete honetan, sortzaileekin solastera itzuli gara. Kamara ezberdinen atzetik mundua begiratzen duen eta Hondarribia eta Bartzelona artean dabilen Laura Gallegorekin izan gara.

  1. Zure burua aurkeztu

Laura naiz, 24 urte ditut eta Bartzelonan bizi naiz institutua bukatu eta zinema ikasketak egitera etorri nintzenetik. Esan dezaket txikitatik gustatu zaizkidala pelikulak, mundu guztiari bezala, baina idaztea beti izan dut gogoko. Nobelak eta ipuinak hasten eta erdizka uzten ibili nahiz gaztetatik, 15 eta 16 urte nituela ere Bordari lehiaketetan parte hartu nuen, baita sariren bat irabazi.  Beraz, banekien idazkerarekin lotutako zerbait egin nahi nuela, batxillereko zientzietatik urrun, eta gidoian pentsatzen, ¿zergatik ez zinema ikasi? Ez nekiena zen, azkenean, ia hitzak baina gehiago, irudiak maitatuko nituela. Kamera eta argiztapen espezializazioa egin nuen, eta orain, idazten jarraitzen dut, baina argazkiak egiten ibiltzen naiz ia gehienetan.

  1.  Zure burua Hondarribiko gazte artistatzat edo ekintzailetzat duzu?

Ez dakit oso ekintzailea naizen, gustatuko litzaidakena baina gutxiago seguru. Pare bat laburmetrai zuzendu ditut nire kabuz, baina urte batzuk dira hartzen ditudan irudi bakarrak mugimendurik gabekoak direla. Argazkiak zabaltzen saiatzen nahiz, instagramen bidez, nahiz eta pena ematen didan nire argazkiak hain txiki azaltzea. Bartzelonan nire argazkiak taberna/erakusgela batean jartzen saiatu nintzen, baina mobida guzti honekin itxarotea besterik ez dago. Agian kalean izan beharko luke erakusketa. Hondarribin ere hasi ginen erakusketa bat antolatzeko asmoz, Itzi Basterretxea eta Claudia Borrasekin, baina berdin. Nire idatziak argitaratzea ez dut inoiz lortu, bakarra, nire laguna Julia Lasak argitaratu zuen ipuintxo bat, C’alma baino lehenago, bere marrazki eta nire poesia tontu batekin.

  1. Hondarribia herri txiki-ertaina izanik artearekin harreman estua du. Maiz artistak eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzu baloratzen dela zure lana eremu edo testuinguru honetan?

Bartzelonan bizi arren, azkeneko denboraldian Hondarribin asko ibili naiz, eta nire argazkietan bai Bartzelonako metropolia, bai Hondarribiko berdetasuna azaltzen dira. Bi aldeak ditut oso maite eta bi aldeetan ditut asko maite ditudan lagunak, eta hauek azaltzen dira nire argazkietan. Baita hainbeste ezagutzen ez ditudan pertsonak ere. Hurbil bazaude eta kamararekin banago, seguru asko argazkiren bat aterako dizudala konturatzen ez zarenean. Hondarribiko batzuk jarraitzen dute nire instagrameko kontua eta horrek ilusio handia egiten dit, baita norbaitek zure argazkia zoriontzen duenean, argazkian azaltzen dena laguna duelako edo tokia ezagutzen duelako.

  1. Zure sormen lanak publiko jakin bat du edota zein publikori bideratzen diozu?

Nik usted dut publikoa oso zabala dela, baina baliteke gazteriari zuzenduago egotea, nire argazkietako protagonistak baitira.

  1. Zer esango zenioke Hondarribiari?
Aprobetxatzeko herri txiki batek eman dezakeen elkartasuna, gazte artean baina baita ere komunitate osoarekin. Asko ikasiko genuke zaharrek bizitakoarekin, baina beraiek ere ikasi dezakete gure ikuspuntu berritik. Hondarribian istorio txiki pilo dago, eta baita eszenario arraro eta ederrak. Hoietan murgiltzeko esango nuke, ea haietatik zerbait ateratzea posible den. Hori da nik nahi dudana, bide batez.