Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Agenda • listado interior

Agenda

Eduki publikatzailea

Atzealdea HONDARRIBI.AR.T

2021-09-03
Hondarribiart martxan jarraitzen du

# HONDARRIBI.AR.T

Azken urteetan herriko gazte sortzaileen kezka bat jaso dugu, ez zen eskaera definitu bat izan, zeharkako modu batean jaso genuen baina ala ere horrek proiektu batean pentsatzen hasteko aukera eman zigun. Gazte artista ezberdinekin elkarrizketa puntualetatik abiatuz, elkarren artean zerbait gauzatu zitekeenaren ideia lantzen hasi ginen eta hortik sortu zen HONDARRIBI.AR.T

Gaztee artistengatik jasotako ideia eta komentarioetatik abiatuta, idea sortu eta pixkanaka proiektu bihurtzen hasi zen.

HONDARRIBI.AR.T proiektuarekin Gazteen Zerbitzuak lehio berri bat izan nahi du sormenaren arloan dauden gazteen lana balioan jartzeko.

Horretarako, zenbait ekintza burutzen hasi gara.

Herriko artistak eta sortzaileak sareetan jarraitu eta beraien lanak zabaltzen saiatzen gara #hondarribiart traolarekin; traola honen erabilera sustatzea dugu helburuetako bat eta artistak aske sentitzea beraiek ere erabiltzeko.

Hilabetero herriko aldizkari honetan eta udaletxeko webgunean artista baten elkarrizketa publikatu izan dugu.

Urtearen lehen zati honetan Julia Lasa, Itziar Basterretxea, Laura Gallego, Nora Ferreira, Ane Garcia eta Ane Gomez izan ditugu partehartzaile. Hoiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiogu.

Feminizatutako lan arloa izanik, emakume artista gazte ekintzaileen lana lehentasunez bultzatu dugu eta orain arte emakumeak izan dira elkarrizketatuak. Ildo horretik jarraituz Martxoaren 8reako publikazio berezi bat prestatu genuen non Hondarribiko 36 emakume artisten laguntza izan genuen.

Udako oporretatik bueltatu gara eta proiektuarekin jarraituko dugu. Gazte artista Hondarribiar gehiagoren berri izan nahi dugu. Hoietako bat bazara eta gure proiektuan parte hartu nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan!