Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Holokaustoko biktimen oroimenerako nazioarteko eguna dela eta

2022-01-28
Bizikidetza Batzordean dauden alderdiek sinatutako adierazpena: EAJ, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDU.

Urtarrilaren 27a zen atzo, Holokaustoaren Biktimen Oroimenerako Nazioarteko Eguna. Europako Parlamentuak eta Nazio Batuen Batzar Nagusiak hala ezarri zuten, gaurko egunez 1945ean Sobietar tropek Auschwitz-Birkenauko Kontzentrazio Esparrua askatu zutelako.

Hondarribiko Udalak Alemania Naziak sistematikoki eta modu ankerrean eragindako genozidioaren biktimak gogoratu nahi ditu. Etnia, erlijio, gizarte, politika edota sexu-orientazio arrazoiengatik sei milioi pertsona baino gehiago erail zituzten, horien artean, hondarribiar bat behintzat, Clemente Sagarzazu.

Alemania Naziaren eta Francoren diktaduraren lankidetzaren ondorioz, Espainiako Estatuko 10.000 errepublikazale deportatu zituzten nazien Kontzentrazio Esparruetara, haien artean ideologia, erlijio eta nazio ezberdinetako 80 bat gipuzkoar. Frantziako Compiegne edota Rivesaltes, Austriako Mauthausen, Poloniako Treblinka, edo Europan zehar kokatutako beste kontzentrazio esparruetan eduki zituzten gatibu. Asko nazien eskuetan hil ziren. Sobietarrek, britainiarrek eta estatubatuarrek beste asko liberatu zituzten, baina ezin izan ziren etxera itzuli, frankistek aukera hori ukatu zielako. Horiek guztiak ere gogoan eduki nahi ditugu.

77 urte geroago, gertaera lazgarri hau oroitu eta memoria kolektiboaren parte egin nahi dugu, sinistuta baikaude biktima guztien oroitzapena bizirik mantentzeak eta gertaturikoa oroitzeak balioko duela horrelakorik berriro gertatu ez dadin.

Eta Unescoko Audrey Azoulay zuzendariak esaten duenarekin bat eginez, “erne egon behar dugu. Gure erantzukizun komuna da egia babestea eta erregimen naziaren ondorioz sufritu zuten pertsona guztien oroimena bizirik mantentzea; ikerketa eta dokumentazioa babestea, fanatikoen fantasiei historiaren errealitatearekin erantzuteko; Holokaustoa ikastea eta irakastea, hezkuntzak antisemitismoa, arrazakeria, homofobia eta kolektiboen giza eskubideen zapalkuntza mota oro prebenitu dezan”

Horregatik guztiagatik, Hondarribiko Udalak honako hau adostu du:

. Hondarribiko Udalak, urtarrilaren 27an Holokaustoaren Biktimen Oroimenerako Nazioarteko Eguna dela eta, nazien jazarpena jasan zuten pertsona oro omendu nahi ditu, bereziki Clemente Sagarzazu hondarribiarra, naziek 40.000 preso hil zituzten Neuengamme-ko kontzentrazio-esparrura erbesteratu zutena, eta tropa britainiarrek 1945eko maiatzaren 4an askatu zutena.

. Hondarribiko Udalak errekonozimendua adierazi nahi die demokrazia, giza eskubide eta askatasunaren alde eta nazismoaren eta faxismoaren aurka borrokatu zuten biktima guztiei.