Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Hondarribiko Udalak hiru ibilgailu hibrido berri jarri ditu martxan udal zerbitzuak indartzeko

2025-12-30
Hondarribiko Udalak urrats berria eman du udal zerbitzuen modernizazioan, gaurtik aurrera hiru ibilgailu hibrido berri erabilgarri jarriz udal langileen eguneroko lanetarako.

Argazkian, Igor Enparan Araneta alkatea eta Iñaki Vielba udaltzain burua.

Orain arte erabilitako ibilgailuek zortzi urtetik gorako antzinatasuna zuten eta egoera kaskarrean zeudenez, haiek ordezkatzea beharrezkoa zen segurtasuna eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.

Ildo horretan, kontratazio publikoaren bidez, Udalak hiru ibilgailu hibrido eskuratu ditu renting modalitatean, lau urteko iraupenarekin. Kontratu horren urteko kostua 50.340,75 eurokoa izango da.

Neurri hau ez da isolatua, azken urteetan egiten ari den flotaren berritze estrategiaren parte baita. Joan den urtean, Hondarribiko Udalak hiru moto berri erosi zituen udal zerbitzuetarako, mugikortasuna eta eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin.

Erabaki honen bidez, Udalak udal langileen lan-baldintzak hobetzea eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua indartzea du xede. Ibilgailu berrietako batek desfibriladore bat eramango du, larrialdi egoeretan lehen erantzuna azkartzeko eta herritarren segurtasuna indartzeko. Aldi berean, jasangarritasunaren aldeko apustua berresten da, emisio gutxiagoko ibilgailuak erabiliz eta ingurumenarekiko konpromisoa sendotuz.

Gaur egun, Udaltzaingoaren plantillan 38 udaltzain, 2 administrari eta 10 laguntzaile daude, nahiz eta bi udaltzain plaza eta laguntzaile baten plaza hutsik egon. Baliabide materialei dagokienez, ibilgailuen flota honela osatuta dago: 3 bizikleta elektriko, 7 moto (3 elektriko eta 4 erregaieko), 5 kotxe (4 hibrido eta erregaieko bat), atestatuak egiteko furgoneta bat eta garabi bat.

Neurri hauekin, Hondarribiko Udalak segurtasuna, efizientzia eta jasangarritasuna uztartu nahi ditu, udal zerbitzu moderno, eraginkor eta ingurumenarekiko arduratsuak eskaintzen jarraitzeko asmoz.