Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren hasierako onarpenerako dokumentua lantzeko bigarren batzordea egin zen atzo

Gobernu Taldeak Udal Batzordera eraman zuen Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren hasierako onarpenerako dokumentua entregatu eta aurkeztea. Hala jakinarazi du batzorde horretako lehendakari Maria Serranok. Lehen hitzordua martxoaren 31n izan zen, eta bigarren saioa atzo egin zen.
“Gobernu Taldearen asmoa da gainerako alderdiekin batera lantzea, eta maiatzaren 4ko ohiko osoko bilkurara eramatea dokumentu horren hasierako onarpena, gero administrazio publiko eskudunei jakinarazteko eta jendaurrean jartzeko”.
“Bi bilera tekniko egin ditugu, Udalean ordezkatuta gauden alderdi guztiak egon gara bertan. Hurrengo urratsa, datorren ostegunean egingo den Udalerria Batzordean proposamena bozkatzea izango da, eta gero, Osoko Bilkuran maiatzaren 4ean”
“Alkateak alderdi bakoitzari bilera bat egitea proposatu die datorren osteguna baino lehen, azalpen gehiago emateko, zalantzak argitzeko eta beste alderdien proposamenak entzuteko.
Landu den dokumentua oso luzea da, eta bertan datozen urteetan hiriaren garapena definituko duten elementu asko zehazten dira. Baina badira nabarmendu nahiko genituzkeen hainbat elementu: etxebizitza, jarduera ekonomikorako espazioak eta Mendelu auzoaren antolamendua” amaitu du Maria Serrano zinegotziak.