Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Haziya: Hondarribiko baserritarrak omentzeko erakusketa

Lurrarekin lotuta daude Hondarribia, bere historia eta tradizioa. Urteetan zehar, baserritarrek markatu dituzte hiriaren funtsa, gastronomia eta paisaia.

2021·01·15

Lurrarekin lotuta daude Hondarribia, bere historia eta tradizioa. Urteetan zehar, baserritarrek markatu dituzte hiriaren funtsa, gastronomia eta paisaia.

Belaunaldiz belaunaldi, gurasoengandik seme-alabengana pasa da lan hori. Eta gero eta gutxiago diren arren, oraindik ere badira izarretik izarrera lan egiten dutenak, beren eskuez lurra lantzen, hazi bakoitza ereiten eta hazi arte zaintzen dutenak.

Haien eskuek, hotzez zartatuak, hezetasunak zimurtuak eta eguzkiak zailduak, milaka istorio kontatzen dituzte arrail bakoitzean. Zeruari eta haren gutiziei begira beti, haren mende bizi direla jakinik; izan ere, egun batean, bi tanta gehiago edo 3 gradu gutxiago izanez gero, pikutara joan baitaiteke hilabeteetako lana.

Asteazkenero eta larunbatero jaisten dira baserrietatik hiria kolore biziz tindatzera, lurrin naturalez eta egiazko zaporeez betetzera. Baserritarrei esker, haien lanari esker, tokiko produkturik onenaz goza dezakegu astero, zuzenean baratzetik gure mahaira.

Orain, iritsi da unea, Azoka eginez astero-astero egiten diguten oparia itzultzeko, haien historia kontatzen duen erakusketa honekin, haien egunerokoa islatzen duena.

Gure baserritarren eguneroko bizitza kontatzen

Baserritarren lanari egiten zaion omenaldia da Haziya, eskerrak emateko gure lurreko haziak ereiten jarraitzeagatik, bertako produkturik onena eskaintzen jarraitzeagatik, Hondarribiko esentzia bizirik edukitzeagatik.

40 irudik baino gehiagok osatutako argazki erakusketa da, Estitxu Ortolaiz bertako argazkilariak eginak. Jaizkibel mendiaren magalera eramango gaituzte, eta baserritarren lana zein gogorra den erakutsiko digute, nekazaritzan lan egiten dutenen bakardadea, eta goiz bakoitzeko ziurgabetasuna.

Hilabetetan zehar, Estitxuk euren eguneroko bizitza partekatu du baserritarrekin, istant bakoitza harrapatuz eta nekazaritzari emandako belaunaldi osoen historiak, ametsen eta orbain sendaezinen historiak, erakusten dituzten argazkiak eginez.

Oraingo honetan, kalera eraman da erakusketa eta, beraz, San Pedro kalean paseoan zabiltzan bitartean ikusi ahal izango duzu. Halaber, asteazkenetan, hainbat irudiz osatutako olana bat Zumardiko Azokan ikusi ahal izango duzu.

Bestalde, hiriko hainbat lekutan, hala nola Mendelun, Damarrin edo portuan kubo batzuk jarri dira, erakusketa Hondarribiko txoko guztietara irits dadin.

Erakusketa honen bidez, Hondarribiak indartu egingo du tokiko produktuen, hurbileko produktuen, gure lurreko egiazko produktuaren aldeko apustua.