Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Haurrei, espazio publikoari eta mugikortasunari buruzko jardunaldia antolatu du Udalak

Hondarribiko Udalak asteazken eta ostegunerako haurrei, espazio publikoari eta mugikortasunari buruzko jardunaldiak deitu ditu. Hala eman du aditzera prentsaurrekoan Juan Luis Silanesek, Ingurumen zinegotziak.
“‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ lan programa aurrera doa, jakina dugun moduan. Zentzu horretan, Txiplao, Errebellin, Donostia eta Kosta kaleak hobetzen ari gara, Gibeleta egin genuen, gero etorriko dira Nestor Basterretxea edo Sabino Arana kaleak adibidez. Lan programa honen barnean eta PMUS-ean sartuta dugu gure haurrak ikastolara seguruago joateko helburu garrantzitsu bat. Zentzu horretan, aste honetan antolatu ditugun ekitaldiak honekin lotuta doaz” esan du Juan Luis Silanes zinegotziak.
“Ostegunean 18:30ean Talaia Institutuko Areto Nagusian izango da hitzordu nagusia. “Hainbat hilabetez lan egin eta auzotarrekin, bizilagunekin, familia- elkarteekin, institutuarekin eta Talaia Bordari zentroarekin saio parte- hartzaileak egin ondoren, soluzio bat diseinatu dugu, alderdi guztien beharrei erantzuten diena.
Diseinuak Talaia Bordari eta institutuaren eskola-ingurunea herritar guztientzat, ikastetxeko hezkuntza- komunitatearentzat eta, batez ere, egunero eskolara etortzen diren haur eta nerabeentzat atseginagoa izatea lortzen du. Azken batean, egonaldi- kalitatea eta oinez eta bizikletaz ibiltzeko segurtasuna eta erosotasuna hobetzen ditu. Aurkezpena ostegunean egingo dugu eta interesa duen guztiari dei egiten diogu bertan egon dadin” gehidu du Silanesek.
Topaketa eta mahai ingurua
Bezperan, Udaletxeko Areto Nagusian, Marta Romanek, genero eta belaunaldi ikuspegian adituak, “Eskola-bidea. Mugikortasunaz haratago” topaketa eta mahai-ingurua koordinatuko du, haurtzaroari, espazio publikoari eta mugikortasunari buruzkoa dena. Topaketa honekin, Hondarribiko mugikortasun-mahaiak ateak irekiko dizkio herritar orori, eragiten dieten gaiei buruzko eztabaida zabaltzeko eta egungo hiri-ereduaren paradoxak ikusarazteko.