Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea HAUR OLENTZERO-MARI DOMINGI JAIALDIA: Izen emate epea zabalik

Beste urte batez Abenduaren 24an, 11:30an Santiago kalean hitzordua izango dute jaialdi honetan izena ematen duten neska-mutilek.
Ekitaldi honetara herriko 16 urtetik beherako neska-mutilak deiturik daude eta parte hartzeko hamar eta hamabost lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte. Talde bakoitzak bere taldearen izena agerian eramateaz gain “Olentzero” abestea ezinbestekoa izango da.
Parte hartzen duten talde guztiek 200€ko saria lortuko dute aurkeztutako lanek gutxieneko maila duten bitartean.
Izen emateak Gazteen Zerbitzuan (Jabier Ugarte 6) egingo dira abenduaren 17a, larunbata arte.
Izen emate orriarekin batera taldearen arduradunaren (partaide baten ama, aita edo tutore legala) titularitatea egiaztatzen duen zigiludun agiria aurkeztuko da, sariaren diru kopurua jaso ahal izateko.
Informazio gehiago Gazteen zerbitzuan: 943644752 edo 688728057