Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Haur eta Gazteen Emakumearen Astea

2020-03-02
Prebentzio Komunitarioa eta Saindua Gaztelekuak aste honetarako egitarau berezia prestatu dute

 

Martxoaren 8ko eguna  haintzat harturik Gazteriako zerbitzuek, Emakumeen eguna aldarrikatzeko ekintza aukera zabala programatu dute aste guztian zehar.

Prebentzio Komunitarioak Ikas Jolas programako egitarauak zantzu morea izango du. Gainera, #Berdintasunatizatu ekimenaren 2.edizioa ere antolatu dute nerabeen laguntzaz. Ekintza honek Aniztasuna eta Eskubideak aintzat harturik pertsonen parte hartzea eta hausnarketa eragitea bilatzen du. Aurten, Saindua Gaztelekua gehituko zaio ekintza honi.

Gaztelekuak ere egunero emakumeen enpoderamendu eta sentsibilizaziora bideratutako ekintza bana programatu du. Gaztelekuaren apainketa, Azaroko Indarkeria matxistaren aurkako astean jorratutako “Abesti Matxistak” Bideoaren aurkezpena eta Kontzertua, emekumeek musika munduan duten lekua ikustera emateko

EGITARAUA

Martxoak 2:  Berdintasunaren Ginkana, Begirada morea tailerra eta Hizkuntza jabetza jolasak. Ikas Jolasen eskutik

Martxoak 3Berdintasunaren Ginkana, Begirada morea tailerra eta Hizkuntza jabetza jolasak. Ikas Jolasen eskutik

Martxoak 4Gazteleku morea. Gaztelekuaren apainketa asteari ikusgarritasuna emateko. 17:00. Saindua Gaztelekua

Martxoak 5: #Berdintasunatizatu. 17:00etik 19:00ra. Butroi Pasealekua

Martxoak 6: “Abesti Matxistak” Bideoaren aurkezpena. 17:00tan, Saindua Gaztelekua

Martxoak 7: Kontzertua. emekumeek musika munduan duten lekua ikustera emateko. 17:00tan, Saindua Gaztelekua

#aniztasuna #365egunmartxoak8bat #berdintasunatizatu #tizatuhondarribia