Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Hasi berria den legealdirako Tokiko Gobernu Batzarra osatuko duten zinegotziak eta lau Alkateordeak zeintzuk izango diren ezagutzen da

2023-06-23
Estitxu Urtizberea, Lupe Queiruga, Josu Peña eta Ortzi Alonso izango dira

Pasa den maiatzaren 28ko hauteskundeak igarota, eta ekainaren 17an Igor Enparan Alkate izendatu ostean, 2023-2027 legegintzaldia abian da eta jadanik lehen erabakiak ezagutzen dira.

Enparan Alkateak sinatutako bi dekretotan datozen lau urteetarako Alkateordeak zeintzuk izango diren zehaztu da, baita Tokiko Gobernu Batzarreko kideak zeintzuk izango diren.

Hala, Lehen Alkateordea Estitxu Urtizberea izango da, bigarrena Lupe Queiruga, hirugarrena Josu Peña eta laugarrena Ortzi Alonso izango dira.

Zinegotzi berdinek osatuko dute Tokiko Gobernu Batzarra, Igor Enparan Alkatearekin batera. Batzarrak bere ohiko bilerak hamabostean behin egingo ditu, astelehenetan.

Bi ebazpen hauen berri datorren Udalbatzan emango da.