Aplikazio habiaratuak
Menu aviso obras
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Harresilanda kalea moztuta gaur eta bihar ur-hoditeria aldatzeko
Santiago kaleko lanak direla eta, gaur eta bihar Harresilanda kalea moztu beharko da ur hoditeria aldatzeko. Lanak goizeko 8:00tan hasi dira eta bihar arratsaldean bukatuko. Beraz bi egun osoz (urriak 28-29) trafikoa moztuko da eta autobusaren ibilbidea aldatu beharko da.
Ekialdebuseko E-20, E-27 autobusek ez dute Donostia kalean eta Sokoan geldialdia egingo eta E-25 ez da Baserritar Etorbidean geldituko, Portua auzotik jarraituko dute eta.
Hortaz gain, Santiago kalea eta Soroeta Gain lotzen dituzten eskilarak itxita egongo dira gaurtik ostiralerarte. Bertan dagoen arketa eta saneamendua berrituko da. Ondoren, hormigoizko solera botako da eta akabera berria jarriko zaio pasabideari, Santiago kalekoaren berdina.