Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Elkarlanaz kirol berriak sustatzen: Harresi Bolei

Zein izan zen Boleiarekin izan zenuten lehen kontaktua, eta zer berezitasun du kirol honek zuentzat?
Taldekako kirol bat egitea genuen buruan. Hori pentsatuta, futbola eta saskibaloia bezalako kirolak etortzen zaizkigu burura, baina guk desberdina zen zerbait egin nahi genuen eta txikitan hondartzan modu informalean gurasoekin Boleira jolasten genuela gogoratu genuen. Horrek asko motibatu gintuen. Taldea osatu beharra genuen Hondarribin egin ahal izateko (zortzi pertsonakoa gutxienez), bestela, Donostiraino joan beharko giñateke. Lagunei eta inguruko guztiei zabaldu genien eskaintza, hamabost bat lagun biltzea lortu genuen.
Uda garaian Hondar kirolak espazioak gazteek kirol hau ezagutarazten eragina izan duela uste duzue? Zuengan izan du eraginik?
Bai, udan hondartzara gerturatzen den jende kopurua handia da eta bertan Boleia bezalako kirolak egitea eta gazte guztiek parte hartu ahal izateko aukera izatea ez da toki askotan topatzen. Boleiko zelaiak Hondar Kirolak gunean bertan egoteak jendea erakartzen du.
Nola sortzen da klub bat egiteko ideia? Zein izan da prozesua?
Elkarlana izan da oinarria. Adin tartearengatik ezin genuen eskola kirola bezalako ekintzetan parte hartu, beraz, Boleiarekin motibatuak geundenez, kluba sortzea izan da aurrera jarraitzeko irtenbidea. Gurasoen babesa ere ezinbestekoa izan da prozesuan dena aurrera atera ahal izateko.
Iaz Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Hondar Kirolak udako proiektuaren barne egin zen Bolei txapelketaren lidergoa zuek eraman zenuten. Esperientzia honek eta txapelketa bat dinamizatu izanak indargune bihurtu dira zuengan horrelako proiektu bat aurrera eramateko?
Bai, guk uste dugu baietz, azkenean merezi duen lan bat egiten dugu. Eta horretan askotan jendearekin elkar lanean gauza pila bat lortzen dugu.
Prozesu guzti honetan, helduek zuen iniziatiba honetan apustua egin dute. Beraien laguntza ezinbesteko izango zela imajinatzen dut.
Papeleoa eta dena beraiek egin dute, guk izan ditugu ideia basikoak eta beraiek jarri dute martxan, beraiek egin dute posible.
Hau kontuan izanda, herriko gazteak komunitate mailan ideia eta proposamen berritzaile eta sortzaileak dituztela ikusten da. Helduok proposamen horiek entzuten ditugula eta ideia hauen alde apustu egiten dugula uste duzue, edo hobetu behar dugun zerbait dela esango zenukete?
Gure gurasoek kasu asko egin digute, aurrera egiten laguntzen digun zerbait da, eta aurrera egitea esan nahi duten gauza guztietan laguntza asko ematen digute.
Agian heldu batzuei kostatzen zaie bere haurrek nahi dutena edo jakiten.
Boleiaren inguruan, kluba egin ostean, egia da zailtasunak izan ditugula espazioen erabilerarekin. Entrenatzeko eskaintzen zizkiguten ordutegiak ez ziren egokienak institutuko ordutegiak kontuan izanda, gure errealitatearekin eta beharrekin bat ez eginez. Azkenean igande eguerdietan entrenatzea adostu genuen.
Irailaren 3an, Hondartzan egindako txapelketa batekin aurkeztu zenuten klub berria. Nolakoa izan zen antolatze prozesu hau?
Klubarentzat fondoak behar ziren, eta egin behar zen propaganda, jendea klubera apuntatzeko. Hau dela eta txapelketa egin zen kluba ezagutarazteko helburuarekin. Papeleoa ere egin zen, eta laguntzaile eta boluntarioak bilatu behar izan genituen. Txapelketarako batzuk fruta ekarri zuten, beste batzuk ura eta horrela. Prebentziokoek ur botilak ekarri zituzten iturrira joan etorrian ez ibiltzeko.
Arauak egin genituen, txapelketa informala zenenez, jolasteko arauak pixka bat moldatu genituen, taldeak egin genituen, apuntatzeko ere web gunean honetarako atal bat egin zen.
Materiala ere eskatu genuen. Hondartzan bi sare zeuden eta beste bi behar ziren. Baloiak ere, eta puntuak apuntatzeko arbelak.
Jende pila batek parte hartu zuen, 25 plazak bete egin ziren eta jendea kanpoan geratu zen. Kanpoko jende asko etorri zen, Hernanitik, Tolosatik, Donostitik…
Txapelketa gehiago antolatzea planteatzen duzue? Klubaren hitzetan, bere helburuetako bat Boleia Hondarribian eta Irunen ezagutarazteko erreferente bihurtzea dela kontuan izanik?
Bai noski, datorren urteko udaran berriz egingo dela uste dugu.
Zer esango zenieke herriko gazteei klub berrira hurbildu eta kirol hau ezagutzera animatzeko?
Apuntatzera animatu daitezela, ondo pasatzen dela, eta lagunekin egonda giro polita dagoela. Gainera kirol honetan ez da korrika egin behar, fisikoki ez da horren gogorra, teknikoagoa da.
