Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea HAPOren hasierako dokumentuari egindako alegazioen erantzuna

2025-03-07
Hasierako dokumentua 2023ko maiatzeko udalbatzan onartu zen, orduan gobernuan zegoen EAJren aldeko bozka bakarrarekin. Aste berean izan ziren hauteskundeen emaitzen ondorioz, gobernu aldaketa bat izan zen.

Hasierako dokumentua 2023ko maiatzeko udalbatzan onartu zen, orduan gobernuan zegoen EAJren aldeko bozka bakarrarekin. Aste berean izan ziren hauteskundeen emaitzen ondorioz, gobernu aldaketa bat izan zen. Gobernu aldaketak HAPOren hasierako onespen dokumentuaren jendaurreko epea harrapatu zuen bete-betean eta espazio hori berrikuspen kritiko bat egiteko erabiltzea erabaki zen, informazioa kontrastatzeko asmoz. 

Horrela, alde batetik, aurreikusita zeuden bi hitzaldiak tailer formatuan egitea erabaki zen; abuztuan izan ziren eta 127 pertsonak hartu zuten parte. Bestetik, aurretik prestatuta zegoen erakusketaz gain, kontsultarako eta herritarrekin elkartzeko tokiko bulego bat irekitzea erabaki zen eta 67 saio egin ziren.

Azkenik alegazioak aurkezteko epea hilabete batez luzatu zen, izan ere alegazio horiek dira idazketan parte hartzeko unerik garrantzitsuenetako bat.
Partaidetza saioetan argi adierazi zen, Udal gobernuak bi aukera zituela mahai gainean: atzerapauso bat egin eta aldaketak egin ostean berriro ere hasierako onarpenera eramatea, edo funtsezko aldaketak sartu gabe, hasierako onarpenetik aurrera jarraitzea. 

Parte-hartze saioetan etxebizitza-ereduari buruz sortu zen eztabaida ia esklusiboki, eraikitako etxebizitzek babes ofizialekoak izan beharko luketela, bertako biztanleei lehentasuna emateko.  Transferentzien mekanismoa ere eztabaidaren muinean egon zen. Alegazioetan ere joera berdina islatu da hirigintza orokorrari buruzkoak ziren helegiteetan. Ondorioztatu zen bizitoki-larrialdi baten aurrean geundela eta beraz etxebizitza publikoak ahalik eta azkarren lortzeko ahaleginak egin behar genituela. Beraz, hartutako bidea izan da hasierako onespenari aldaketak egitea, ez-funtsezkoak, gauden fasetik aurrera egin ahal izateko. 

Guztira 159 alegazio jaso dira eta guztiei erantzun zaie. Oraingo honetan helegitea jarri duen pertsona edo elkarte bakoitzak jasoko du dagokion erantzuna ohiko postaz edo elektronikoki. Gainera, erantzunen txostena web orrian zintzilikatuko da nahi duenak kontsultatu ahal izateko. Alegazioak erantzun izanak ez du esan nahi behin-behineko dokumentua bukatuta dagoenik, oraindik idazketan gaude, beraz behin betiko nola geldituko den eta planoak eta abarren zehaztapena aste batzuk atzeratuko da oraindik.

Kontsultatu dokumentua: https://www.hondarribia.eus/eu/hapo/dokumentazioa-baliabideak