Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

HAPOren haserako onespenaren dokumentua onartu zen atzoko Osoko Bilkuran

2023·05·12
Hondartzako eremuan dauden lurren desafekzioa eskatzea onartu zen era berean denen babesarekin

Lau ordu pasatxo iraun zuen Ezohiko Osoko Bilkurak Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari hasierako onespena emateko proposamena gehiengoz onartzea erabaki zuen. EAJk (9) aldeko bozka eman zuen, eta ABOTSANITZ (4), PSE-EE (2) eta EH BILDU (2) aurka agertu ziren.

Txomin Sagarzazu Alkateak Gobernu Taldearen proposamenaren azalpena. “Gure proposamena ezaguna da, aurkeztu egin dugu prentsan eta hiritarrak ezagutzen du, informazioa udal web orrian dagoelarik. Aipatu nahi dut HAPOaren tramitazioaren 8 pauso nagusietatik 5. pausoan gaudela. Gaurkoan, HAPOaren lehen dokumentu osoa idatzi eta Udalak hasieraz onartzera ekarri dugu. Gero, HAPOa jendaurrean jarriko da herritarrek egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten. Administrazio publikoei horren berri ematen zaie, jakinaren gainean egon eta dagozkion txostenak egiteko. Aurrerago beste bi pauso badira, hau oso prozesu luzea da azkeneko behin-betiko onarpena iritsi arte”.

Alde egiteko arrazoi desberdinak

“HAPOren hasierako onespena orain Plenora ekartzea egokia iruditzen zaigu, arrazoi desberdinengatik” gehitu zuen Sagarzazu Alkateak. “Hondarribiak premiazkoa duelako Plan Orokorrak aurrera egitea etxebizitza publikoak eta Zubietaren bidezko ekonomiaren dibertsifikazioa, bereziki, gauzatzeko.

Hortaz gain, hondarbitarrek ezinbestekoa dugulako gure zerbitzuko hainbat ekipamendu berri izatea: ibilgailuen aparkalekua, azokarako gune estalia edo Mendeluko zentro soziokulturala, adibidez. Gainera,  mugikortasunari agintaldi honetan eman diogun bultzadak beste jauzi kualitatibo bat egiteko premia dugulako bai hiriaren baitan eta baita hiriaz gaindi. Uste dugu herritarrei Plan Orokorrari buruz gure hitzak eta gure ekintzak eskaini behar dizkiegula. Hasierako onarpenak herritarrek prozesuan berriz parte hartzeko aukera ekarriko duenez, haien iritziak eta proposamenak jasotzeko modu egokiena delako.

Aipatu nahi dut ere beste administrazioek gure planaz lehenbailehen informatu ahal izateko ezinbestekoa delako dokumentua guk onartu eta haiei bidaltzea. Azkenik, baimen eta lizentziak bi urtean ez ematea neurri eragingarri bakarra delako erabilera turistikoko etxebizitza berriak ez jartzeko”.

Botu partikularrak

ABOTSANITZek aurka bozkatu zuen eta botu partikularra aurkeztu zuen. “Alkateak ez du hitza bete, ez da bilera partehartzailerik egin proposamen hau adosteko. Hau ez da Udalaren HAPO proposamena, EAJrena baizik. Interes partikularren alde egiten da, ez interes orokorren alde. EAJ-k 25 urte daramazki horrela, zerbait esan eta aurkakoa egiten. Etxebizitza pribatuen alde egiten da eta ezagutzen ditugu zeintzuk izango diren etxebizitza horiek egingo dituzten enpresak. Honek denak hondarribiarrak kaleratu egiten ditu, eta ez ditu herriaren arazoak konpontzen”.

PSE-EEk ere botu partikularra aurkeztu zuen. “Dokumentu honekhiri osoarentzat behar luke, ez bakarrik EAJrena. Oso denbora gutxi izan dugu aztertzeko, eta oso gaizki iruditzen zaigu. Ez da debaterik egiteko aukerarik egon, Gobernu Taldearen esfortzua izan da aurrera azkar egitea, baina gure proposamenak ez dira entzun. Gutxi batzuen interes ekonomikoen mesedetan doa dokumentua, eta guk ezin dugu honen alde egin”.

EH BILDUK aurka egin zuen bere botu partikularra aurkeztuta. “Lan guztia oso hilabete gutxitan egin da, Udal Bulego teknikoak sekulako lana egin du, baina dokumentu honen ildo nagusiak ez daude ongi zehaztuak. Gure ekarpenak egiten saiatu gara, baina partehartzeko eta ekarpenak egiteko ez diguzue aukerarik eman. Aztertu egin beharko duzue zergatik bakarrik Gobernu Taldearen botoekin onartuko den eta gainontzeko guztien aurkakoarekin”.

Oposizioko alderdiek bakoitzak aurkeztutako boto partikularrak babestu zituzten, baina ez ziren aurrera atera EAJk aurka bozkatu zuen eta.

Hondartza inguruko lurren desafekzioa

Denek aldeko bozkarekin onartu zen ere 62 AU eremuan, hondartzaren inguruko lurretan, itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak beharrezkoak ez direla deklaratzeko, desafektatzeko eta Udalari doan lagatzeko eskaera egitea.

Horietaz gain, 2023ko Lanpostuen Zerrenda aldatzeko proposamena aurrera atera zen, EAJ eta PSE-EEren aldeko bozkekin, eta ABOTSANITZ eta EH BILDUren abstentzioarekin.