Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

HAPOren Aurrerapen dokumentuaren erakusketa amaitu da oso datu positiboekin

Guztira 844 pertsonek bisitatu dute Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenaren erakusketa fisikoa ARMA PLAZA Fundazioaren bigarren solairuan. Maria Serrano Hiritarrekiko Harremanetarako zinegotziak eman du horren berri.

2021·11·16

Guztira 844 pertsonek bisitatu dute Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenaren erakusketa fisikoa ARMA PLAZA Fundazioaren bigarren solairuan. Maria Serrano Hiritarrekiko Harremanetarako zinegotziak eman du horren berri.

Horrez gain, 209 pertsonak parte hartu dute herritarren partaidetza-prozesuaren barruan antolatutako hiru tailer eta bi hitzaldi informatibotan, eta 4.015 sarrera izan dira www.hondarribia.eus gunean HAPOren atalean, guztira 18.675 azpi-orrialde ikusi dituztenak. Azkenik, 95 pertsonak egin dituzte kontsultak arkitekto espezializatu batekin.

Erakusketa bi hilabetez 

“Datuak oso onak dira” gehitu du Serranok. “Irailaren 3tik azaroaren 8ra bitartean, asko izan dira era batera edo bestera interesa erakutsi dutenak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aurrerapenarekin. Udaletik oso balorazio positiboa egiten dugu, herritarrek interes handia erakutsi dutela ikusi baitugu, bai erakusketa bisitatzen, bai galderak eta proposamenak egiten.

"Erakusketa itxi ondoren, Hirigintza Saila jasotako proposamenak lantzen ari da horretarako jarritako epean. Emaitzak eskuratu ondoren, HAPOko erredaktoreek txosten batean jasoko dituzte baietsitako eta ezetsitako proposamenak. Ondoren, hasierako onespenaren dokumentua idazteko irizpideak eta helburuak hartuko dira. Udal Osoko Bilkuran egin beharko da” amaitu du Serrano zinegotziak.

Hondarribiko HAPOren Aurrerapenari buruzko informazio guztia hemen ikus daiteke: www.hondarribia.eus/hapo