Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea HAPOaren partehartze prozesuan beste urrats garrantzitsu bat emango du Udalak bihartik

2021-05-25
www.hondarribia.eus/hapo gunean eta Udal Liburutegian, Hondartza Kiroldegian eta BAZen galdetegi sakon bat prestatu da ekainak 15 arteko epearekin

Udalak abian jarri zuen pasa den hilean HAPO berriaren herritarren partehartze pozesua, ‘Hondarribia Martxan!” deitutakoa. Lehen urratsak apirilean eman ziren, eta oraingoan, beste aurrerapauso bat emango da. Ekimenaren berri emateko, eta informazio osoa eskaintzeko asmotan prentsaurrekoa eman dute gaur Udaletxean Txomin Sagarzazu Alkateak eta Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziak.

“Hiritarrak HAPOaren inguruko informazio guztia gardentasunez eduki dezan lan handia egiten ari gara, eta horren berri zehatz-mehatz eman dugu Kultur Etxean eta Itsas Etxea Auditoriumean egindako bilkuretan” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“HAPOa hainbat fasetan banatzen da, eta gaur egungo fasea, Aurrerakinarena, garrantzitsuenetako bat da, herritarren parte-hartzearen ikuspegitik. Aurrerakina aurkeztu ondoren, beste fase bat emango da, herritarren partaidetza handia izango duena, Aurrerakinaren Informazio publikoa izenekoa. Udaletik gardentasunez eta zintzotasunez jokatzen ari gara, informazio guztia hiritarrari helarazi nahi diogu, hain garrantzitsua den dokumentu honetan parte har dezaten”.

“Oraingoan jakinarazi nahi duguna, bihartik aurrera, eta ekainak 15 arte, HAPOaren inguruko galdeketa sakona osatu eta herritarren partehartzea deitzen dugula da. www.hondarribia.eus/hapo eta Udal Liburutegian, BAZen eta Hondartza Kiroldegian ere erantzun daiteke” gehitu du Sagarzazuk.

Esfortzu berezia partehartzean

Maria Serrano zinegotziak zera gehitu du. “Esfortzu berezia egiten ari gara Udaletik partehartze handia bermatu ahal izateko. Esandako bi bilera irekiez gain, web gunean ikus daitezkeenak, Telegram eta Whatsapp kanalak ireki dira, eta momentuz 100 parte hartzaile dituen newsletter bat sortu da. 6 newsletter bidali dira, honezkero”.

“hapo@hondarribia.eus helbidea sortu da. Astero, jasotzen diren galderak udal zerbitzu teknikoei zuzentzen zaizkie, eta erantzunak kudeatu. Denetara, 15 galdera jaso eta erantzun dira. Mendelu, Arkoll eta Santiago eta Amute Kostako bizilagunen elkarteekin bildu gara, eta elkarrizketa bat egin zaie. Beste bizilagun elkarteekin ere elkartzekotan gaude”.

“50 elkarte baino gehiagokin jarri gara harremanetan, prozesuaren parte izatera gonbidatuz. Horietatik, parte hartzeko borondatea izan dutenen artean hurrengo asteetan hiru talde-elkarrizketa antolatu ditugu, egungo eta etorkizuneko erronkei buruz aritzeko”.

“Aurrerakina behin aurkeztu eta gero hasiko den fasean, publiko osoarentzat diren 3 tailer antolatu dira. Besteak beste, parte hartzerako gida bat sortuko da, material grafikoa eta informazio triptikoak egingo dira, hitzaldi gehiago, eta tokiko bulego bat irekiko da hiritarrari bere galdera eta iradokizunak era egokian erantzuteko” amaitu du Serranok.