Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea HAPO Alegazio luzapena

HAPOren egoera
Jakina da 2021 urtean, Auzitegiek behin betiko balio gabe utzi zutela 2017an onartutako Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plana eta plan berria idazteko prozesua hasi zen. Hirigintza planen idazketa Lurzoruaren euskal legeak araututako prozesuak dira, eta prozedura batzuk errespetatu behar dituzte.
Gaur egun, planaren hasierako onarpena egina dago. 2023ko maiatzaren 11an onartu zen, agintaldiko azken udalbatzan, hauteskundeen atarian, elkarbanatutako lanketarik eman gabe eta gobernuan zegoen alderdiaren babesarekin soilik izan ere gainontzeko taldeek kontrako bozka eman baikenion.
HAPO oso tresna garrantzitsua da, hiri osoari eragiten dion eta hiritarren eguneroko bizitzan inpaktu handia duen tresna delako. Arrazoi honegatik adostasun zabalagoa behar duen dokumentua del uste dugu eta hori lortzeko lanean gaude.
Parte-hartze mekanismoak
Planaren hasierako onespena egin ondoren, legez hala delako, hasierako onespenaren dokumentua jendaurrean azaltzeko faseari ekin zitzaion. Orain, fase horretan aurkitzen gara baina aurreikusita zeuden data eta zenbait ekintzetan aldaketak egin ditugu.
Parte-hartze mekanismoak aurreikusita zituen aurreko gobenu taldeak: Dokumentuaren jendaurreko erakusketa bat eta jendurreko fasearen hasieran zein bukaeran hitzaldi berriemaile bat. Erakusketa martxan jarri zen Itsas Etxeko beheko aretoan baina hitzaldiak ez dira burutu.
Tailerrak
Bi saio hauei izaera aldatu eta berriemaile izatetik jendearen eritzia jasotzeko erabaili nahi ditugu eta tailer formatoa izango dute. Saio hauek, abuztuaren 24 arratsaldez, 17:30tik-20:00tara eta abuztuaren 31 an goizez, 10:30tik- 13:00tara antolatu ditugu ahalik eta jende gehien hurbiltzeko asmoarekin. Itsas Etxean egingo dira eta elebidunak izango dira.
Parte-hartze tailerrak atzeratu direnez eta abuztua alegazioak prestatzeko hilabete txarra dela jabeturik, alegazioak egiteko epea ere luzatu dugu. Hasiera batean abuztuaren 21an amaitzen bazen ere Irailaren 29ra arte luzatu dugu.
Hemendik ateratzen dugun hausnarketatik ikusiko dugu nola egin aurrera, izan ere lehen aipatu bezala adostasun maila txikia izan du eta dokumentua moldatzeko beharra dago babes maila handiagoa jaso dezan.
Tailerretara apuntatzeko bidea honako hau izango da: hondarribia.eus/hapo eta hondarribia.eus web gunean agertuko diren banerretan sakatuz. Gainera, lehendik parte-hartze prozesuan ibili direnei e-posta elektronikoa iritsiko zaie.
Erakusketa publikoa
Alegazioak egiteko epea luzatu dugunez, HAPOren erakusketa publikoa berriro irekiko dugu. Parte-hartze saioak baino lehenago irekiko da, parte-hartu nahi dutenek eta plana ezagutzen ez dutenek aukera izan dezaten, data eta ordutegia hauetan:
- Astelehenetik ostiralera, abuztuaren 21etik hasita irailaren 29ra arte, biak barne. Itxita egongo da, herriko jaiak direla eta, irailaren 7, 8 eta 11n.
- Ordutegia: goizez 10etatik 13ak arte eta arratsaldez 17tatik 20ak arte