Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa
Ekitaldiaren xehetasuna
Klub arteko "Gure Haizea" gurutzontzien estropadaren I. edizioa
XIII. mendetik XX. mendera arte (Hondarribian ehizatu zen azken balea 1906an izan zen), Bizkaiko Golkoko portuak beren artean lehiatzen ziren balearen ehizan; beren talaietatik, zerumugak eta badiak zaintzen zituzten, denboraldi luze baterako familiei mantenua emango zieten zetazeo horiek ikusteko.
Lehia hori, arrantzaleen eta kostaldeko herrien artean oso errotuta dagoena, kluben arteko lehiaketa bat antolatzeko arrazoia bihurtu da, Baionatik Zumaiara artekoa.
Hondarribia (C.N.H.), Hendaia (Y.C.H.), Donostia (R.C.N.S.S.), Zumaia (C.N.Z.), Anglet (Y.C.A.A.) eta Hendaiako (CMHT) klubek alde batera utzi dituzte euren arpoiak, kluben arteko GURE HAIZEA lehen edizio hau antolatzeko. Maiatzaren 13an izango da eta maiatzaren 4an aurkeztuko da, Hondarribiko Klub Nautikoan, 12:30tan.
Estropada Osiris sistemarekin neurtuko da, eta 3 sailkapen egongo dira, bakarkakoa, binakakoa eta L klasekoak. Lehen edizio honetan, Hondarribiko Elkarteak zuzenduko bela estopada, eta bertatik aterako dira parte-hartzaileak Baionara bidean, BArko buiari buelta emango diote eta Hondarribira itzuliko dira, 30 milia nabigatu ondoren.
Bi emaitza onenak batuta puntu gutxien lortzen dituen kluba izango da GURE HAIZEA saria irabaziko duena. Trofeoa, Fernando Mikelaren eskultoreak estropada honetarako egindako pieza paregabea da, eta edizio bakoitzeko klub irabazlearen zaintzapean egongo da.
Klub antolatzaileetako presidenteak oso ilusionatuta daude estropada berri honekin. Bertan, gure kostaldeko nabigatzaileak elkartuko dira eta haien guztien arbasoek balea ehizatzen zuten uretan ibiliko dira.
Aitzakia ona, nabigazio erronka berri bat bizitzeko, zeinean belaren kirola, historia eta Akitaniako eta Gipuzkoako Klubak senidetzeko nahia batuko diren.
Estropada hau Ederlog Multimodal enpresak diruz laguntzen du, eta Euskadiko Kirol Portuak, Hondarribiko Udala, Gipuzkoa Kirolak eta Gipuzkoako Bela Federazioaren laguntza du.
Izen emateak eta informazioa