Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Guraso bilera eta 1. DBHkoentzako Jardunaldi Irekia gaztelekuan

Gurasoentzako Bilera
Irailaren 26an 19:00etan gaztelekuan interesa duten gurasoei harrera egingo diete bertako hezitzaileek.
Bilera honen helburua, gazteria departamentuko nerabeentzako zerbitzua guraso zein tutoreei ezagutara eman eta hurbiltzea da. Hezitzaileek bertan burutzen diren ekintzen izaera hezitzailea azpimarratu nahi diote gurasoei, euren seme-alabentzako topagune den tokia erakutsi eta euren buruak aurkeztu nerabe horiekin lan egiten duten profesional gisa. Gurasoekin harremanak sendotzea ere, oso garrantzitsutzat baloratzen dute hezitzaileek.
Helduetatik gazteenetara
Irailaren 27an 1.DBHkoentzako jai berezia antolatu dute gaztelekuan, 17:00tik aurrera.
Urtero, ikasturte hasieran, gonbidapen berezia egiten diete gaztelekuan DBH hasten duten ikasleei. Zerbitzua hamabi urtetik aurrerako gaztetxoentzako denez, jai berezi bat antolatu dute tokia euren erara ezagutu eta zerbitzuko hezitzaileekin zuzeneko hartu-emana izan dezaten. 1.DBHko guztiak zaudete gonbidaturik!