Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Gogoratu herriko komertzioa laguntzeko udal bonoen trukaketa abian dela martxoak 31 arte

2025-03-12
Informazio guztia www.hondarribia.eus gunean topa daiteke.

  • Informazio guztia www.hondarribia.eus gunean topa daiteke.
  • 2.520 bono erosi zituzten herritarrek Gabonetan ireki zen epealdian.

Udalak herriko hurbileko salmenta fisikoaren sarea indartzeko udal bono-kanpaina jarri zuen abian pasa den abenduaren 17tik urtarrilak 6 arte. Orain, martxoak 1etik 31ra, ondasun eta zerbitzuak eskuratzeko deskontu-bonu hauek trukatzeko epea ezartzen da ekimenean parte hartu zuten saltokietan.

Helburua herriko merkataritzan eragitea da eta herriaren bihotza diren saltoki txikiak laguntzea da. Guretzat oso ekimen garrantzitsu baten aurrean gaude” esan du Estitxu Urtizberea zinegotziak. “Bertako merkataritzaren garrantzia oso handia da, eta ikusita merkataritza soilik eremu handiko guneetan igotzen ari dela, iniziatiba hau aurrera ateratzea ezinbestekoa zaigu. Informazio eta xehetasun guztiak www.hondarribia.eus gunean topa daitezke.

Truke-aldian (martxoak 1 - 31), 10 €-ko bonuak trukatu ahal izango dira gutxieneko 20 €-ko erosketa bakoitzeko. 60 €-ko erosketa batean 10 €-ko 3 bonu trukatu ahal izango dira. 
 
Herritarrek bonuak dituzten jakiteko, establezimenduetan egin dezakete kontsulta, edo baita https://hondarribikobonoak.eus/ webgunean, bakoitzaren NAN zenbakia sartuta.

Denda mota gehiagorentzat

Udaletik, dendariekin batera, kanpaina honetan denda mota gehiago sartu ahal izateko epigrafeak zabaltzeko lana egin dugu. Beste kanpainetan zenbait saltoki mota kanpoan geratzen ziren, eta orain gehiago hedatzea lortu dugu, onurak ahalik eta denda gehienetara heldu daitezen” esan du Urtizberea zinegotziak.

Informazio eta xehetasun guztiak www.hondarribia.eus gunean topa daitezke.