Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Gobernu Taldeak osteguneko plenora Etxez Etxeko Zerbitzua kontratatzeko plegua eramango du

2021-02-24
2021erako udal aurrekontua 770.000 eurokoa izango da, eta iaz 462.400 euro izan ziren

Gobernu Taldeak biharko osoko bilkurara eramango du Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren kontratazio-plegua onartzeko proposamena, zerbitzu horren prezio publikoa arautzen duen ordenantza onartu ondoren. Hala jakinarazi du Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzu, Berdintasun eta Lankidetza zinegotziak.

"Hondarribiko Udaleko Gobernu Taldearentzat lehentasuna da kalitatezko etxez etxeko laguntza-zerbitzua eskaintzea, gure helburu nagusia herritarren ongizatea baita, kalitatezko zerbitzu unibertsalak eskainiz", adierazi du Larrartek.

"Horretarako, etengabe aritu gara lanean azken hilabeteetan, eta bihar, osoko bilkurara eramango dugu, lehenik, zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duen ordenantza onartzea, eta, ondoren, zerbitzuaren kontratazio-plegua onartzea. 2020. urtean Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren aurrekontua 462.400 eurokoa bazen, 2021. urterako partida 770.000 eurokoa izango da. Uste dut datu esanguratsua dela Hondarribian kalitatezko zerbitzu baten alde egiten dugun apustua erakusteko".

Helburu argiak

"Zerbitzuak 150 hondarribiar artatzen ditu. Gogorarazi nahi dut Etxeko Laguntza Zerbitzua etxean ematen dela eta, langile kualifikatu eta gainbegiratuen bidez, prebentzio-, prestakuntza-, errehabilitazio- eta arreta-jarduerak eskaintzen dizkiela beren ohiko ingurunean egoteko edo egokitzeko zailtasunak dituzten pertsonei eta bizikidetza-unitateei", gaineratu du Larrartek.

"Etxeko Laguntza Zerbitzuaren helburua pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta autonomia sustatzea da. Udaleko Gobernu Taldearentzat lehentasuna da kalitatezko zerbitzu unibertsalak lortzeko lan egitea, eta zerbitzu hau horren adibide argia da" amaitu du Larrarte zinegotziak.