Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Gobernu Taldeak hamargarren urtez tasa eta zerga publikoak ez igotzea proposatu du

2022-10-13
Gobernu Taldeak 2023. urteko aurrekontuetan Udal tasa eta zerga publikoak izoztea proposatu du. Horrela azaldu du Udaletxean egin den prentsaurrekoan Juan Mari Altunak, Ogasun zinegotziak.

Gobernu Taldeak 2023. urteko aurrekontuetan Udal tasa eta zerga publikoak izoztea proposatu du. Horrela azaldu du Udaletxean egin den prentsaurrekoan Juan Mari Altunak, Ogasun zinegotziak.

“Azpimarratu nahiko nuke 10. urtez jarraian tasa eta zerga publikoak izoztea proposatu duela Gobernu Taldeak. Udaletik onartu genuen azken igoera 2013ko urrian izan zen, eta orduz geroztik, tasak eta zerga publikoak izoztu egin dira. Kontutan hartzeko moduko zerbait dela uste dugu, bizitzen ari garen egoera honetan Hondarribiko familiei egoera arintzen lagunduko diela uste baitugu” dio Altuna zinegotziak.

“Gaur goizean Ogasun Batzordea burutu dugu, eta bertan beste zanbait proposamen landu dira. Horien artean, garrantzitsua iruditzen zaigu esatea Hondarribiko Pilota Eskolarentzat 11.100 euro onartu ditugula xestak erosi ahal izateko, eta Eskola Kirolean aritzen diren Talaia, Ama Guadalupekoa eta Egiluze Ikastetxeentzat bakoitzarentzat 3.000 euroko dirulaguntza izendura kamisetak erosi ahal izateko. Diktaminatu ostean, datorren urriaren 27ko Osoko Bilkurara eramango dira definitiboki onartuak izan daitezen”.

“Beste zenbait hobari proposatu dira ere, apirileko udalbatzan onartu zirenei batu behar direnak. Gaurkoan proposatu dira Udal Euskaltegiaren inguruko ordenantza fiskala aldatzeko proposamena, trakzio mekanikozko ibilgailuen ingurukoa, eta Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga eta Ondasun Higiezinen gaineko zerga arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeko proposamena ere.

2023ko aurrekontu prozesuari dagokionez, Altuna zinegotziak esan duenez, “une hauetan dokumentua lantzen ari gara eta aurreratuta dago. Gure asmoa, abenduan edo azaroaren amaieran Osoko Bilkuran onartzea da, datorren urtarriletik abian egon dadin, azken urteotan egin ohi dugun moduan”.