Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Gobernu Taldeak berriz dio beharrezkoa dela garbitasun enpresak eta garbitzaileak hitzarmena eguneratzeko akordio batetara heltzea, Udalak aztertu eta beharrezko neurriak hartu ahal izateko

2022-09-16
Astelehena 19an ordezkaritza sindikalarekin bilduko da eta asteazkenean Talaia Eskolako irakaslego eta Guraso Elkartearekin

Azken asteetan Alkateak enpresako ordezkariei akordio hitzartu batera iristeko eta beraien lan baldintzei buruz hitzarmena eguneratzeko negoziazioei eusteko eskatu die. Eskakizun horien ondorioz enpresa eta langileen ordezkariak bildu egin dira hiru alditan gaur egun arte. Datorren asteartean laugarren bilera egingo da. Era berean, Gobernu Taldea astelehena 19an ordezkaritza sindikalarekin bilduko da eta asteazkenean Talaia Eskolako irakaslego eta Guraso Elkartearekin.

Udalak berriz dio, legean jasota dagoen bezala, berez enpresa eta langileak iritsi behar direla lan baldintzei buruzko akordio batera, eta prest dagoela aztertzeko eta adostutakora egokitzeko Udalean aurkezten dutenean.  

Gobernu taldeak ulertzen du eta bat dator familiek eta irakasleek duten kezka ikastetxe batzuetan gertatzen ari den egoera dela eta. Horregatik joan den abuztuaren 25ean Talaiako zuzendaritza taldearekin eta familiekin bildu zen ikastetxean bertan egindako kudeaketen berri emateko, bereziki azaltzeko Eusko Jaurlaritzako Lan Sailari ikastetxeen garbiketa oinarrizko zerbitzutzat hartzeko egindako eskaera –alegazio horiek ez dira onartu-. Era berean Lan Sailaren ebazpenari errekurtso bat aurkeztu dio, bai Loraitzen eta bai Talaia-Satarkan pardelen bilketa sartua izateko. Halaber ikuskapenak egin ditu eta egingo ditu ikastetxeen egoerari buruz eta harremanetan egongo da bi aldeekin negoziazioan aurrera egin dezaten.

Gobernu taldeak berriz dio grebarako eskubidea errespetatzen dela,  baina eskubide hori bateratu egin behar dela derrigorrezko heziketa garaian segurtasun higiene baldintzetan heziketa jasotzeko eskubidearekin,

Udal eraikinak garbitzeko gaur egungo kontratua 2021eko abenduaren 30ean sinatu zen, eta zenbatekoa 1.200.000 bat eurokoa da, aurreko lizitazioaren aldean ia bikoitza, pandemiaren ondoren sortutako behar berrien ondorioz. Gertaera horrek agerian uzten du zerbitzu horri ematen zaizkion balioa eta garrantzia.

ELAren erantzukizunaren inguruan

Gobernu Taldeak ELA sindikatuari “erantzukizuna” eskatzen dio, “eta egiari hutsik ez egitea. Bera azken komunikatuan esaten dute “alor ekonomikoan urtero 0’75% edo 1% eskaintzen dute” eta hori ez da egia. Bi proposamen helarazi zaizkie: lehena, Udal Mahaian (funtzionarioei dagokiena) onartzen den igoera + 0’75 fijo urtero datozen 5 urteetan. Bigarren proposamena, Udal Mahaian onartzen dena urtero gehienez %3 fijoak igotzea. Beharrezkoa dugu denok erantzukizuna edukitzea”.