Gaurkotasuna
Gaurkotasunaren xehetasuna
Gobernu Taldeak 12 milioi euroko kreditu aldaketa proposatuko du osteguneko Ogasun Batzordean
2023·03·13
Ostegun goizez burutuko den Ogasun Batzordera 12.079.082,48 euroko kopurua onartzea eramango du EAJren Udal Gobernu Taldeak. Hala eman du aditzera gaur prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak.
“Urtero bezala, aurreko urtearen likidazioa egin eta gero, badu Udalak aukera altxortegiko dirua erabiltzeko egoki jotzen dituen proiektuetarako. Hori dela eta, lehenbiziko kreditu-txertaketa egin eta gero, udalbatzari proposatzen zaio 1. Kreditu-aldaketa 2023an zehar gauzatzeko asmotan.
Jakina denez, aurretik Ogasun Batzordean landu behar denez, gaurkoan beste udal taldeei gaur bidalitako proposamena aurkeztu nahi dugu oraingoan eta martxoaren 30eko ezohiko udalbatzan onartzea proposatuko dugu. Behin eta berriz azaldu behar izaten dugu orain dela momentua hainbat proiekturi eta gasturi ekiteko eta ezin izan ditugula urteko aurrekontu proposamenean sartu nahiz eta ordurako bagenituen prestatuak.
Erantzukizunez jokatzea
“Beste ohar nagusi bat gehitu nah nuke” gehitu du Sagarzazu Alkateak. “Agintaldi berria ekainean hasiko denez, uste dugu erantzukizunez jokatzea dela martxo bukaeran kreditu-aldaketa hau proposatzea ekainetik bertatik aurrera izango baititu udal gobernu berriak esku erara kreditu-aldaketa honetan jasotako partidak. Horrek ez du esan nahi inolaz ere udal gobernu berriak bere lehentasunen arabera ezin izango duenik beste kreditu-aldaketarik egin, baina abian diren hainbat proiektu gauzatzeari eta herritarrei zerbitzu ematen jarraitzeari ematen diogu axola handiena ekimen honen bidez.
Erakundearen jarraikortasunari begiratzen diogu honako hau proposatzeko unean. 12 milioi euro proposamena prestatu dugu eta den-denak 2023an gauzatzea zaila izango bada ere, nahiago dugu osotasunean onartzera ekarri lehen aipatu ditugun arrazoiengatik.
Hiru atal nagusitan banatuak
Sagarzazu Alkateak hiru atal nagusitan banatu du 12 milioi euro horiek zertan erabiltzeko asmoa den kreditu aldaketa.
2023ko aurrekontuetan sartu ezin izan diren hainbat partida: 2’1 milioi euro
a. Kultura, Jaiak, Kirolak, Gazteria, Merkataritza, Turismoa eta Hondarribia Abian programako jarduerak gehitzea (1 milioi €)
b. Kiroldegiaren oreka ekonomikorako Hondarribia Lantzeni transferitzeko partida (200.000 €)
c. Estatuko aurrekontuetan onartutako langile publikoen 2023ko soldata igoera eta enplegu-planeko kontratazio berrietarako programarako partidak (400.000 €)
d. Zerbitzu Teknikoetan bide publikoen kontserbaziorako eta material elektrikorako partidak, Satarka eta Biteri ikastetetxeen eta kirolguneen mantenimendurako partidak… (500.000 €)
Herri-eragileekin Udalak duen harremanean oinarrituta: 700.000 euro
“Gogoan hartu behar da 2023ko aurrekontuetako milioi 1etatik gorako kopurua onartu genuela- eta haien ekimenean udalak bidelagun izan behar duela sinisten dugunez-, honako diru-laguntza nabarmen ditzakegu, 700.000€tik gorako kopuruarekin.
a. Pilota Eskola materiala erosteko
b. H2 Surf Eskola Bikingo Eguna antolatzeko
c. Hondarribiko Musika Eskola urteko diru-laguntza osatzeko eta piano berri bat erosteko
d. Aste Santuko Kofradia hainbat konponketatarako
e. Amua Festibala egiteko
f. Mugiri elkarteari Herri Olinpiadetarako emandako laguntza osatzeko
g. Psilocybe elkarteari 30 urteko ekitaldiak antolatzeko
h. Itsaskari Baitari edo Klub Nautikoari ontzi berriak erosteko
i. Arraun Elkarteari ontzi berriak erosteko
j. San Gabriel egoitzari irisgarritasuna hobetzeko eta bigarren solairuko logelak araudi berrira egokitzeko laguntza
k. ‘Open Gela’, Mendeluko lan mahaiaren lanetan errehabilitazioa bultzatzeko (80.000€)
Udalaren inbertsioetarako, Agintaldi Planarekin bat datozenak: 6 milioi €
a. Gizarte Zerbitzuetako Muliateko obra b. Santiago kalea 1-21 hiritartzeko
c. Presako parkea estaltzeko
d. Zubia harrera zerbitzurako partida
e. Udaltzaingorako ekipoen integraziorako eta ibilgailuak erosteko
f. Muliateko zubia berritzeko
g. Bide publikoetan inbertsioak egiteko
h. Haur parkeetan lurra berritzeko
i. Kalez Kale Hondarribia hobetzen-en bigarren faserako: Pasaia kalea, Mendelu eta Arkollan
j. Zuloaga etxean konponketak egiteko
k. Eguzki plakak jartzeko obra egiteko
l. Gebaralarren markesina berriak jartzeko