Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Gobernu Taldea Udaleko giza baliabideak hobetu eta eraginkorragoak izateko urrats sendoak ematen ari da azken urte t'erdian

2025-01-31
40 karrerako funtzionario izendatu dira, lanpostuen balorazio objetiboa abian jarri, da eta aurten 15-20 lanpostutarako oposaketa egitea aurreikusten da

Hondarribio Udalean giza baliabideen egokitzapen eta hobekuntzen inguruan Udala berau egiten ari den azken urte eta erdi honetako lanketa handiaren inguruko Informazio zehatza emateko prentsaurrekoa eskaini du gaur Igor Enparan alkateak Udaletxeko Areto Nagusian.

“Gobernu Talde hau 2023ko ekainean lanean hasi zenetik, ezinbestekotzat jotzen genuen Udalak herritarrei zerbitzu hobeago bat eskaini behar zuela, eta hala, lan handia zegoela egiteko Udalaren giza baliabideetan eta hauen hobekuntzan.

Alde batetik egonkortze prozesuak egin dira, 16 prozedura izan dira 40 lanpostu egonkortzeko. Bestetik, lanpostuen balorazio objetiboa egiten hasi gara, eta azkenik, oposaketa deialdiak egin nahi direla azpimarratu nahi nuke.

Ildo horretatik, langileak egonkortzeko urratsak ematen joan gara, eta 16 prozeduratan udal funtzionarioen 40 lanpostu egonkortu ditugu, karrerako funtzioario izendatu direlarik, orain praktikaldian daudenak. Prozesu horietako batean helegiteak egon dira baina epaitegiak arrazoia eman dio Udalari. Udala eraginkorrago izan dadin eta herritarrari zerbitzu hobeago bat eman diezaion urratsak ematen ari gara beraz. 

Aldibatekotasun tasa jaisten ari gara, oso altua zen duela urte  eta erdi, oraindik ere hala da, eta lanean jarraituko dugu Europatik markatzen den %8ra iritsi arte, oso zaila dela jakin den arren. Egiturazko langileen tasa % 50ean zegoen eta orain % 25era jaitsiko da. Egiturazkoei gainontzeko guztiak batuta, interinitatea ia %70ean zegoen eta orain %40an dago” zehaztu du Enparan alkateak.

Beste urrats garrantzitsu bat ere eman berri dugu. Pasa den astean lanpostuen balorazio objetiboan aritzeko lehen bilera egin genuen udal langile eta ordezkari sindikalekin.

Lanpostuen balorazio objetiboa

“Lanpostuen Balorazio Objetiboa edozein Administrazio Publikok bere Giza Baliabideen kudeaketarako ezinbesteko duen tresna da” zehaztu du Enparan alkateak. “Horrek lanpostu bakoitzaren ezaugarriak eta funtzioak zehaztea ahalbidetzen du, baita gainerako inguruabar guztiak kontuan izanda (eskakizunak, ordutegia, ardurak edo disponibilitatea) ordainsariak zehaztea, ikuspuntu orokor eta homogeneo batetik.

Baina proiektu honekin bilatzen dena ez da bakarrik jada egituran aurkitu ditzakegun lanpostuei Balorazio Objektibo hori aplikatzea, haratago joatea bilatzen da. Izan ere, lanketa honek Udalaren beharrak identifikatzea du helburu, gabeziak mahai gainean jarriz, eta etorkizunerako beharrak bideratzeko tresnak ahalbidetuz. 

Horretarako, esperientzia handiko enpresa bat kontratatu da, Rodriguez Viñals. Mallorcakoa den enpresa honek, gainera, langilegoak prozesu osoan zehar euskaraz aritzeko bermea eman du. Asko kostatu zaigu, lehen bi deialdietan konkurtsoa hutsik geratu zen eta.

Prozesu honek 7 eta 10 hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da, eta langilegoaren partaidetza sustatuko duen programazioa proposatuko da. Edonola ere, Udalak onartuko duen proiektuaren emaitzak legeak ezartzen dituen betekizunak betetzea bermatuko du betiere.

Oposaketa deialdiak

Egiten ari garen lan mardul honen hirugarren pausua, oposaketa deialdiak egitea da. Hala, gure asmoa 15-20 bat lanposturen oposaketa deitzea da. Oraintxe abian jarri da bost administrarirena, gero beste bost udaltzainena egin nahi dugu, baita Artxibariarerena, Arkitektoen plazak, aparejadoreena, Administrazio Orokorreko Teknikari batena, eta beste pare bat.

Baina horiek aurrerago izango dira eta Informazio zehatzagoa emango dugu aurrerago publikoki. Udal Gobernu honen asmoa beti izan da Udala ahalik eta indartsuen egotea langilego aldetik, horrek zerbitzu hobeago bat emateko aukera emango baitigu” amaitu du Enparan Alkateak.