Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Gobernu Taldea oposizioarekin kontaktuan jarriko da HAPOaren tramitazio berriaren inguruan aritzeko

2021-03-29
Udal Gobernu Taldea oposizioarekin kontaktuan jarriko da aste honetan bertan, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren tramitazio berriaren inguruan aritzeko asmoz. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak

Udal Gobernu Taldea oposizioarekin kontaktuan jarriko da aste honetan bertan, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren tramitazio berriaren inguruan aritzeko asmoz. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Denok jakitun gera HAPOa baliorik gabe geratu dela, eta Udala tramitazio berria egiten ari dela, horrek dakarren prozesu guztiarekin.

Horren inguruan aritzeko, aste honetan bertan oposizioko alderdiko ordezkariekin kontaktuan jarriko naiz, bere iritziak eta proposamenak jasotzeko, Udal Gobernu Taldetik egiten ari garen lan guztia eta daukagun jarrera adierazteko, hain ajola handiko gai batean adostasunetara heltzeko asmoarekin”.

“Gogoratu nahi dut ere HAPOa baliorik gabe dagoen bitartean, egun abian dauden Arau Subsidiarioak www.hondarribia.eus gunean zintzilikatuak daudela. HAPOaren tramitazio berriaren inguruko web gune berria berehalakoan izango dugu martxan, informazio guztia eskura izango duelarik hiritarrak” amaitu du Sagarzazu Alkateak.