Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Gobernu Taldea agente guztiekin batzartu da aste honetan garbitasun enpresa eta garbitzaileak lan hitzarmena eguneratzeko akordio batera iristea eskatzeko

2022-09-22
Hondarribiko Udal Gobernua garbikuntzaren auzian inplikatuta dauden agente guztiekin batzartu da aste honetan, enpresa eta langileak baldintzei buruzko akordio batera ahalik eta azkarren iritsi daitezen eskatzeko. Eta berriz adierazi die ezinbestekoa dela negoziazioan akordiora iristea Udala akordioa aztertu eta adostutakora egokitzeko.

Hondarribiko Udal Gobernua garbikuntzaren auzian inplikatuta dauden agente guztiekin batzartu da aste honetan, enpresa eta langileak baldintzei buruzko akordio batera ahalik eta azkarren iritsi daitezen eskatzeko. Eta berriz adierazi die ezinbestekoa dela negoziazioan akordiora iristea Udala akordioa aztertu eta adostutakora egokitzeko.

Grebaren ondorioei dagokienez, Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “Udala oso kezkatuta dago ikastetxeetan gertatzen ari den egoerarekin eta oso ongi ulertzen dugu eta bat gatoz familiek eta irakasleek adierazten diguten kezkarekin, eskola zerbitzua baldintza egokietan eskaini behar zaielako herriko seme-alaba guztiei.

Behin eta berriz gogoratuko dugu Udal eraikinak garbitzeko gaur egungo kontratua 2021eko abenduaren 30ean sinatu zela. Horrek esan nahi du 2022. urte honetan jarri dela, eta aurreko kontratuan erabiltzen ziren diru kopuruak ia bikoiztu egin dira, pandemiaren ondoren sortutako behar berrien ondorioz. Honek agerian uzten du garbiketa zerbitzu horri Udaletik ematen zaion balioa eta garrantzia” gehitu du Sagarzazuk.

Lan bilerak aste honetan

Udal Gobernua astelehen arratsaldez batzartu zen garbiketaren zerbitzua daraman enpresarekin eta langileen ordezkaritza sindikalarekin. Hurrengo egunean, irailaren 20an, astearte goizean PRECO Eusko Jaurlaritzaren mediazio zerbitzuan laugarren bilkura izan zuten bi aldeek, eta atzo arratsaldez Talaiako zuzendaritzarekin eta Familia Elkartearekin batzartu zen Udala.

Bilkura guztietan berdina esan diegu denei, “Gobernu taldeak grebarako eskubidea errespetatzen duela eta bat datorrela hitzarmen eguneratua adostearekin, baina eskubide hori bateratu egin behar dela derrigorrezko heziketa garaian segurtasun higiene baldintzetan heziketa jasotzeko eskubidearekin. Enpresa eta ordezkaritza sindikala akordiora iristeko ahalegin guztiak egin ditzatela eta akordio hori Udalak bere egingo duela. Gai honetan ez dago bidezidorrik, denok nahi dugu egoera hau konpontzea, eta denok errespetatu behar dugu nahitaez marko legala.

Argi eta garbi utzi behar da hemen funtsezko gaia enpresaren eta langileen arteko negoziazioak eman behar duen hitzarmen eguneratua lortzea dela, orduan bakarrik eman ahal izango baitu Udalak hurrengo pausoa. Horretarako ezinbestekoa dugu denok arduraz jokatzea” amaitu du Txomin Sagarzazu Alkateak.