Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gazteen emantzipazioa bultzatzeko Gaztelagun programak 2020an 4.500 gaztera iritsi nahi du

2020-01-29
Gaztelagun 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren programak alokairua ordaintzeko laguntza zuzenak ematen dizkie gazteei

2019an abian jarri zen plan honek bere lehen urtean 2.500 gazteri laguntza eman zien. 2020an 4.500 gaztera iritsi nahi da eta 2021ean 6.000 gazte laguntzea aurreikusten du.

Bete beharreko baldintzak:

  • Urtebetez Euskal Autonomia Erkidegoan etengabe bizitzen egotea ezinbestekoa da.
  • Onuradunak ezin du etxebizitzaren jabea izan, banandu, dibortziatu edo bestelako arrazoiengatik horretaz gozatu ezin dela egiaztatzea ahal den kasuetan izan ezik.
  • Errentamendu-kontratuaren titularra izan behar du, banan-banan edo beste kide batekin (etxebizitza partekatuta).
  • Etxebizitzak ohiko bizitokia eta iraunkorra izan behar du laguntza eskatzen duten pertsonentzat.
  • Ezingo da familia-loturarik izan (hirugarren mailara arte) etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin edo bere familia-unitatearekin.
  • Errenta banku-transferentziaren bitartez ordaindu beharko da.
  • Ekonomia-baldintzak:
  • Banaka eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 18.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak. *
  • Familia-unitate modura eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 24.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak. *
  • Familia ugariak izanez gero: Urtean diru-sarrera gordinak 28.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak. *
  • Familia unitateen kasuan adinez nagusi diren kide guztiek bete beharko dituzte baldintza hauek.

* 2018ko abenduaren 18koa Aginduak eta 2019ko Abenduaren 17ko Aginduaren aldaketan oinarrituta kalkulatu dira zenbatekoak

**Informazio gehiago: https://www.alokabide.euskadi.eus/gaztelagun-programa/