Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gaztelekuko udako ekintzetako programaketa kalean da

2024-06-11
Ekainaren 11tik 21era zabalduko da udako ekintza berezietan izena emateko epea

Gaztelekuak opor garairako ekintza programa berezia aurkeztu du eta iaz bezala, udako jarduera hauetarako, ateak ireki eta kanpo eremura zabalduko ditu hainbat ekintza.

Ekaineko azken astean jantzien apainketa tailerra, gaztelekuko gazteekin batera antolatutako Txolondo Volley txapelketa eta Paintball irteera proposatu dira, hurrenenez hurren. Uztailean zehar segida izango dute ekintza hauek; Irrisarriland abentura parkea, surfa, Labenne-ko ur parkea, karting irteera eta hilabetea modu ezin hobean amaitzeko Urretxuko aterpetxera bi eguneko irteera.

Udako programako ekintza berezi hauetan izena emateko epea gaur hasiko da eta 10 egunez, ekainaren 21a arte zabalik egongo da.

Dena den, ohiko martxa erabat ez ahazteko, gaztelekuko topagunea uztaileko hainbat egunetan zehar irekita egongo da. Gainera, programa berezi honen baitan Udabenturako parte hartzaileek ikasturte berriarekin bat gaztelekuak luzatuko dien eskaintza ezagutzeko aukera izango dute.