Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Agenda • listado interior
Agenda
Eduki publikatzailea
Atzealdea GAZTELEKUAK ATEAK ZABALDU DITU

Irailean gazte talde ezberdinekin parte hartze prozesu bat burutu eta erabilera proposamen bat landu ostean, Puntalean dagoen gaztelekuak, urriaren 1ean berrireki ditu ateak.
Aforo mugatu eta hitzorduak
Gaztelekuaren irekiera egun eta ordutegia ohikoak izango da, asteartetik ostegunera 17:00tik 20:00ra eta ostiral eta larunbatetan 17:00tik 21:00era. Aforoari dagokionez,gaztelekuaren eremuan 15 lagunetara mugatutako tokia izango da. Hortik gorako parte hartzaileak daudenetan txandak ezarriko dira espazioaren erabilerarako.
Astean zeharreko egunetan 18:00tan ordu beteko iraupeneko ekintza, tailer edota dinamika ezberdin bat burutuko da. Ostiral eta larunbatetako parte hartzea handiago izango dela aurreikusirik bi parte hartze txanda ezarriko dira. Lehena 17:00tik-18:45etara eta bigarrena 19:00tik 20:45etara.
Desinfekzio eta garbiketa lanak
Gaztelekuko garbiketa lanez gain, egunero egongo da desinfekzio lanetarako tartea. Ekintza amaituta zein astebukaeretako txanden artean, hezitzaileak arduratuko baitira erabilitako materialaren desinfekzio lana egiteaz.