Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Agenda • listado interior

Agenda

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gazteen Termometroa

2021-05-25
Ikasturtea bere amaierara iristen ari dela aprobetxatuz, gaztelekuko gazteei pasatako urtea nola ikusi duten eta datorren udako dauzkaten ideiei buruz galdetu diegu.

Momentu berezi hauetan gazteei ahotsa ematea garrantzitsua izanik, jarraian gaztelekuko gazteek emandako hainbat balorazio eta erantzun luzatzen dizkiegu:

 

O.G , 15

Dena izan da mierda erraldoi bat, bai egon dira momentu onak eta txarrak baina gehienak ez dira oso onak izan. Udarari begira, aurtengoa pasa den urtea bezala edo hobeagoa izatea espero dut.

 

Bidatz, 13

Pandemia hau ez da erraza izan, hezkuntzak ez du batere laguntzen, lehen baino zorrotzagoak direla sentitzen dut eta presio gehiago dugu. Uda honetan, espero dut nahi deguna egin ahal izatea, lagunekin egoteko eta ondo pasatzeko.

 

Begoña, 14

Ikasturte hau ez dut oso gaizki pasa, hasieran bai (kuarentenan) baino gero ohitu nintzen eta gustora egon nintzen etxetik atera gabe. Udan ere ondo, bakarrik maskarilla erabili behar zen. Lagun taldearekin egotea garrantzitsua izan da neretzako garai honetan. Aurtengo udara, “la ostia” izango da, edo hori espero dut. Iazkoa baino hobeagoa izango dela usted dut, Covid-a hobetzen ari delako eta gauza gehiago egingo ditugu, segurtasun neurri gutxiago egongo direlako.

 

Anonimoa

Ikasturte hontan oso ondo pasa dut eta jende berri asko ezagutu dut Prebentzio Komunitarioak egindako proiektu ezberdinetan eta Gaztelekuan.  Uda hontan oso ondo pasatzea espero dut.

 

June, 15

Pandemia hau hasi zenean, denbora batez oso ondo ez negoen baina orain askoz hobeto nago. Nire ustez, uda hau, aurreko urtekoa baino hobeagoa izango da, edo hori espero dut.

 

Anonimoa

Orokorrean ondo egon naiz, baina batzuetan oso zaila izan da guretzat, gazteentzat, egoera hau. Badirudi egoera hobetzen ari dela edo hori esaten dute, horregatik uda hau nire ustez oso dibertigarria izango da.

 

Alex, 16

Denboraldi batean, emozionakki ez negoen oso ondo, zaila izan da, baina lagun eta hezitzaileei esker asko hobetu dudala sentitzen dut. Eskolara bueltatzea arraroa egin zitzaidan, arau berriak genituelako, denbora askoan bertan egon ez ginelako, baina azkenean ohitu naizela sentitzen dut. Orain normaltasunez ditugu hasieran bortitzak egin zitzaizkigun arau horiek. Gogorrena, hasieran sentitu genuen ardura eta presioa izan zen. Inorekin egotetik, bapatean 25 pertsonekin egotera pasa ginen, oso agobiatua sentitu nintzen.

Kuadrilan adibidez gatazka dexente euki ditugu, batzuk Hondarribikoak gara eta beste asko Irungoak. Segurtasun neurriak zorrotzagoak zirenean, ezin ginen elkartu, ezin ginelako irunera pasa eta alderantziz. Askotan 6 pertsona baino gehiago elkartu izan gara eta toki “ezkutu” edota zentrotik urrunera joaten ginen, elkarrekin egon ahal izateko. Oso garrantzitsua izan da lagunekin egotea, kuarentena eta gero.

Uda hontarako, norma gutxiago egotea espero det, horrela gauza gehiago egin ahal izateko eta hobeto pasatzeko. Covid19a laister bukatzea espero det.