Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Gaurtik hasita Inauterietako ekitaldi ugari Hondarribian

2024-02-08
Protagonista nagusiak ostiraleko Gazte Olinpiadetako Parodia Jostaldi Pilotalekuan eta igande goizeko desfilea izango dira baina eskaintza zabala dago Hondarribian datozen egunetarako

Dena prest dago Hondarribiko Inauterietarako. Ostegunetik astelehenera zentratuko dira jarduera gehienak, eta haien inguruko informazioa eskaini du Ortzi Alonso Kultura zinegotziak. “Protagonista nagusiak ostiraleko Gazte Olinpiadetako Parodia Jostaldi Pilotalekuan eta igande goizeko desfilea izango dira baina eskaintza zabala dago Hondarribian datozen egunetarako”.

“Eskerrak eman beharrean gaude Inauterietan era batetara edo bestera parte hartzen duten elkarte eta norbanako guztiei. Musika eta Dantza Eskola, Emeki Elkartea, Udaleko Kultura eta Gazteria departamentuak,  desfilean parte hartzen duten norbanako eta elkarteak, bere dendetako eskaparateak atontzen dituzten merkatariak…. Denen artean jai giro alaia jarriko dugu ziur” esan du Alonso zinegotziak.

“Ostegun arratsaldez Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak kalejira bat egingo du, ostiralean 19:00etan Itsas Etxea Auditoriumean Musika Bandaren kontzertua egongo da, eta 19:00etan Gazte Olinpiadetako Parodia izango dugu Jostaldi Pilotalekuan.

Larunbatean, 10:00etan Jaizkibel Kanping-etik abiatuta: Emeki Elkarteak antolatuta, Mairuak baserriz-baserri ibiliko dira, eta 15:30an Euskal Inauteria burutuko da baserriz-Baserri, Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Egoipar Meaka Euskal Dantza Taldeen eskutik. Horrekin batera, sarrerarik geratzen ez den herri bazkaria egongo da Arma Plazan.

Igandeko desfilea Arma Plazatik aterako da, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Zuloaga Kalea eta San Pedro Kalea izango delarik ibilbidea. Udalak mugikortasun urria duten pertsonentzat desfilea ikusteko gune bat jarriko du Sabino Arana kalean, justu San Gabriel Egoitzaren altueran.

Eraso sexisten aurkako telefonoa

Josu Peña Gizarte Kohesiorako zinegotziak esan duenez, ostirala 19:00etatik igande goizeko 08:00ak arte eraso sexisten aurkako telefono zenbaki bat abian egongo da: 688 71 87 97.

Udaletik oso argi daukagu ez dugula inolako eraso sexistarik onartuko, eta zentzu horretan zenbait eragilerekin etengabe lanean ari gara. ‘Soilik bai da bai’ dela argi eta garbi esan nahi dugu. Horretarako, ostiraletik igandera etengabe martxan egongo den telefono zenbaki bat egongo dela esan nahi dut”.

INAUTERIETAKO JAIEN EGITARAUA:

Otsailaren 8an (osteguna):

17:00etatik aurrera, Alde Zaharrean zehar, Hondarribiko Musika Eskolak antolatuta ikasleen Inauteri Kalejira.

Otsailaren 9an (ostirala):

19:00etan, Hondarribiko Hiria Musika Bandaren Inauterietako kontzertua

Gonbidapenak https://tickets.kutxabank.es/(ARETOAK/GIPUZKOA) webgunean edo Arma Plaza Fundazioan.

19:00etan Gazte Olinpiadetako Parodia Jostaldi Pilotalekuan.

Otsailaren 10ean (larunbata):

10:00etan Jaizkibel Kanping-etik abiatuta: Emeki Elkarteak antolatuta, Mairuak baserriz-baserri.

11:30ean, Abiyuan Txaranga herriko kaleetan zehar ariko da

14:30ean  Herri bazkaria Arma Plazan. Ezinbestekoa izango da mozorrotua joatea.

15:30ean  Euskal Inauteria Baserriz-Baserri, Egoipar Meaka Euskal Dantza Taldearen eskutik.

18:0-20:00 Alde zaharrean “Peña Poteo” txarangaren eskutik animazioa.

22:30 DJ Viv-en saioa Arma Plazan

Otsailaren 11n (igandea):

8:00etan, Hondarribiko Txistu Taldearen alborada Alde Zaharra eta Portuan.

10:30ean hasita, Inauterietako desfilea. Aurtengo ibilbidea ondorengoa izango da: Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Zuloaga Kalea eta San Pedro Kalea.
18:00etan Itsas Etxea Auditoriumean, Marie de Jongh konpainiaren “Bo Jauna” ikuskizuna (euskaraz) (4 €)

Otsailaren 12an (astelehena):

19:30ean  Udaletxeko Areto Nagusian, Inauterietako sari banaketa.