Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gaurtik Baserritar Etorbidea itxi egingo da Jaizkibelgo mendi hegaleko hobekuntza lanak amaitu ahal izateko

Gipuzkoako Foru Aldundia Jaizkibel mendiaren ekialdeko hegalean uholdeak prebenitzeko proiektuaren bigarren faseak urrats berria eman du, eta hala, Baserritar Etorbidea itxi egingo da gaurtik eta hiru hilabetez.

2022·09·26

Baserritar Etorbideko 51. zenbakitik kalearen amaierarainoko sarbidea bertakoentzat bakarrik izango da. Mendebaldeko saihesbidetik datorren trafikoa Juan Ignacio Iztueta kaletik Donostia kalerantz desbideratuko da.

Segurtasuna bermatzeko, Juan Ignacio Iztueta kalearen beheranzko noranzkoan ezkerreko aparkaleku-linea kentzea nahitaezkoa da. Era berean, Mantzin Eneako etxebizitzetarako sarbidea Baserritar Etorbidetik egingo da, Juan Ignacio Iztueta kaletik jaitsiz.

Asmoa da pasa den urteko urrian hasi zen proiektu hau urtea bukatzearekin batera amaituta egotea.