Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Gaur ireki da ofizialki hondartza denboraldia Hondarribian

2021-06-15
Gaur ireki da ofizialki Hondarribiko hondartzaren denboraldia.Horren inguruan informazio guztia eskaintzeko prentsaurrekoa eman dute Txomin Sagarzazu Alkateak eta Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Gaur ireki da ofizialki Hondarribiko hondartzaren denboraldia.Horren inguruan informazio guztia eskaintzeko prentsaurrekoa eman dute Txomin Sagarzazu Alkateak eta Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Ekainak 15ean izaten da urtero hondartzen irekiera, beti Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat. Eskerrak eman nahi dizkiet hondartzaren inguruan lanean ari diren guztiei. Udalean lan talde bat badaukagu, alor guztiak koordinatzeko, eta dena ongi atera dadin” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Iazko eskarmentua eta gaur egun abian dauden osasun arauak kontuan izanik prestatu dugu aurtengo denboraldia. Gogoratu nahi dut ‘Hondartzak’ izeneko aplikazioa Aldundiak berriz ere prestatu egin duela, aforo aldetik uneoro hondartza zein egoeratan dagoen jakiteko, oso baliagarria izango zaigu denoi”.

Igande honetan gertatu diren auto pilaketak errepikatzen badira, Udalak argi dauka ez duela hondartzan neurri berezirik hartuko, baina bai hondartzako aparkalekuan. Halako kasuetan, aparkalekuak murriztu egingo ditugu, eta garraio publikoari, bizikletei eta motoei lehentasuna eman. Lehen neurriak ikusi daitezke, hondarretik oso hurbil autoentzako tokiak kendu baititugu eta txirrinda zein motoak lehenestu, denek ongi aparkatu dezaten eta oinezkoentzako ibilbideak ziurragoak bilakatu” esan du Sagarzazuk.

Zerbitzu aldetik

“Denboraldia ofizialki gaur irekitzen bada ere, azken bi aste hauetan hondartza erabilgarria da, eta Gurutze Gorriaren salbamentu lanak abian daude” esan du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. “Iazko sasoiarekin konparatuz, aurten 4 kirol elkartek bere kaxotak jarriko dituzte, eta aldagelak irekita egongo direla azpimarratuko nuke. Hortaz gain, hondartzan dauden dutxetan, lautik bi martxan egongo dira”.

“Hondarribiko hondartzaren azalera kontutan izanda, bere aforoa 8.800 pertsonentzat dela aurreikusten da. Inoiz ez da 4.500 pertsonetara heldu, eta alde horretatik arazo handirik izango ez dugula uste dugu alde horretatik arazo handirik ez dugula izango uste dugu.

“Garbiketari dagokionez, goizeko lehen ordutan ohiko garbiketak egingo dira. Aurten ere zaborrak hondarretik kanpo jarriko ditugu, organikoa biltzekoa gehitu dugularik. Erabiltzaileak kanpora eraman beharko du sortu duen zaborra. Hala ere, gure gomendioa da ahalik eta zabor gutxien sortzea da eta birziklatzeko kontenedoreetara eramatea da” dio Carrion zinegotziak.

Oso uda berezia izango da zentzu honetan. Iaz bezala, Gurutze Gorriarekin batera bainua hartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat zerbitzua eskaintzen ari gara, gauden garaiari egokituta”.

Hondarribiarrentzat eta gure artera etortzen direnentzat azpiegitura garrantzitsu bat da Hondarribiko hondartza. Horregatik, dei egiten dugu erabiltzaileari buruarekin jokatzea, gogora dezatela zein den osasun egoera eta arauak errespetatzea. Denon onerako izango da” amaitu du Carrionek.