Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Garbitzaileen aferaren inguruan Udala bi aldeekin batzartu da

2022-03-14
Hondarribiko Udala garbitzaileen aferaren inguruan zeresana duten enpresa eta langileen ordezkariekin elkartu berri da.

Hondarribiko Udala garbitzaileen aferaren inguruan zeresana duten enpresa eta langileen ordezkariekin elkartu berri da. Bilera Udaletxean burutu zen, eta Juan Mari Altuna Pertsonaleko zinegotzia egon zen bertan.

“Bi aldeak entzun genituen, hori baita gure asmoa. Orain, enpresak eta langileen ordezkaritzak negoziatu behar dute eta akordioetara iritsi” esan du Juan Mari Altuna zinegotziak.

“Udaletik argi utzi nahi dugu joan den abenduaren 30ean sinatu zela ISS enpresarekin ikastetxeen eraikinak eta udal eraikinak garbitzeko eta desinfektatzeko zerbitzua arautzen duen kontratua. Urte beteko iraupena duen adjudikazioa 1.171.681’43 eurotan egin du Udalak, aurretik abian zegoen adjudikazioa 695.062’115 eurokoa zelarik”.

“Udala beti dago prest elkarrizketan aritzeko eta egon daitezkeen arazoak konpontzen laguntzeko. Hori bai, kontutan hartu behar dira bi faktore. Aurreko adjudikazioarekiko %59’32ko igoera duen esleipen bat egin du Hondarribiko Udalak. COVID-19ak behar gehiago ekarri ditu, eta horretaz jakitun, Udalak aurreko kopuruarekin alderatuta 476.618 euro gehiago jarri ditu aurtengorako. Hortaz gain, kontratu berria abenduaren 30ean sinatu denetik denbora gutxi darama indarrean” gehitu du Altunak.

“Hau dena jakinda, adjudikazioa irabazi duen enpresaren eta langileen ordezkaritzaren artean bideratu beharreko gaiak elkarren artean jorratu beharko dituztela uste dugu, langileen eta enpresaren artean negoziatu ohi baitira hitzarmenak, hala ere, udaletik prest gaude batzuekin eta besteekin elkartzeko, egin dugun moduan” amaitu du Altunak.