Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Galder Izagirre (taldearen emanaldia)

Aurretiko erosketa: Arma Plaza
Leihatilan: Ekitaldia hasi baino 2 ordu lehenago
Kuraia, Dut, Bazka edo Berri Txarrak bezalako taldeetan bateria jo ondoren, Galder Izagirre musikariak bere bakarkako lehen egitasmoa zuzenean aurkeztera dator.
2023ko azaroan aurkeztu zuen Forbidden Colours disketxearen eskutik hamar kantuz osatutako “Esc” izeneko lana eta berak bakarka konposatu eta grabatu bazituen ere orain bostkote bezela itzuliko da agertokietara. Haize Carricaburu elektronikan, Ilargi Agirre baterian, Hodei Esteban baxuan, Onintze Garcia Gitarran eta Galder bera bateria, gitarra eta ahotsean emango diote forma ikuskizunari.




