Aplikazio habiaratuak
Menu aviso obras
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Gabonetako ospakizunek trafikoan izango duten eragina

Datozen egunetan hainbat ekitaldi herrikoi eta jai-izaerako egingo direnez, trafikoaren aldaketa eta murrizketa puntualak izango dira Hondarribiko udalerriko hainbat gunetan. Udaltzaingoak herritarren lankidetza eskatzen du eta behin-behineko seinaleztapenari zein agenteen jarraibideei kasu egitea gomendatzen du.
Abenduaren 31 – San Silbestrea arratsaldeko 16:30etan
San Silbestre herri-lasterketa dela eta, trafiko-eten puntualak egingo dira probak irauten duen bitartean.
Eragina batez ere lasterketaren ibilbidean dauden bideetan izango da.
- Foru kaleko Itsasargirako sarrera itxi egingo da.
- Bentako Parking-eko irteeta eta sarrera itxi egingo da lasterketa irauten duen bitartean.
- Zumarditik ezingo da trafikoa pasa Puntal Auzora.
- Kale Nagusian trafikoa debekatuta egongo da.
Murrizketak beharrezko den denboran soilik aplikatuko dira, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko.
Proba amaitu ondoren, trafikoa pixkanaka berrezarriko da.
Urtarrilaren 4 – Errege Magoen postaria 18:00etan Mendelun
Errege Magoen Postariaren bisita dela eta:
- Trafiko-eragin puntualak aurreikusten dira ibilbidean eta jende pilaketa handiena izango duten guneetan.
- Aparkaleku eta zirkulazio murrizketa aldi baterakoak gerta daitezke.
- Ez da trafiko mozketa finkorik egongo.
Urtarrilaren 5 – Errege Magoen Kabalgata
Errege Magoen ohiko kabalgata dela eta:
- Ibilgailuen zirkulazioa etengo da kabalgataren ibilbidea osatzen duten kaleetan.
- Murrizketak ekitaldia prestatzeko behar den denborarekin hasiko dira eta amaitu arte mantenduko dira.
- Ibilgailu pribatuaren erabilera saihestea eta joan-etorriak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen da.
- Foru kaleko Itsasargirako sarrera itxi egingo da.
Gomedio orokorrak
- Behin-behineko seinaleztapena eta Udaltzaingoaren jarraibideak errespetatzea.
- Ahal den neurrian, ibilbide alternatiboak erabiltzea.
- Sortu daitezkeen eragozpenak barkatzeko eskatzen da.
- Hondarribiko Udalak eta Udaltzaingoak herritarren lankidetza eskertzen dute ekitaldi hauek behar bezala gauzatzeko.