Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea

Gabonetako oilategiko oilaskoa

Logo Azoka
3 h 30 min - 8 pertsona
  • Baserriko 3 oilasko 1 kg-koak gutxi gorabehera
  • 250 g hegazti gibel eta giltzurrun
  • 2 tipula handi
  • 3 porru
  • 6 azenario
  • Sagardorako 3 sagar
  • 8 gaztaina
  • 500 g sasoiko perretxiko
  • 2 hosto erramu
  • 150 g haran hezurrik gabe
  • 250 ml ardo beltz eta brandya
  • Litro ½ haragi eta barazki salda
  • 100 ml olio birjina estra
  • 3 koilara piperbeltz beltza
  • Gatza
Gabonetako oilategiko oilaskoa

Elaborazioa

Garnizioa prestatzeko zartagin batean 10-15 minutuz sagarrak dadotan moztuta jarri, eta tipula, azenarioa, porruak eta gibelak eta giltzurrunak xehe-xehe ginak ere bai. Ondoren, sasoiko askotariko perretxikoak erantsi, eta 250 cl salda eta erramu hostoak ere bai. Nahasi su eztian 5-8 minutu osagai guztiak.

Hegaztiak garbi daudenean gatza eta piperra bota, eta labeko bandeja batean jarri garnizioarekin batera. Labean 150tan erre bi ordu eta erdiz. Gainetik ardo beltza eta brandya botatzen joan 30 minitutik 30 minutura.

Errezeta: Danontzat