Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gabonetako Gazte Olinpiaden irudi bila

2019-11-12
Gabonetako opor ekintzei begira jarri dira jada Gazteleku zein Prebentzio Komunitarioan

Urteak dira Saindua Gaztelekuko hezitzaileak eta Prebentzio Komunitariokoek gabon opor garaian gazteentzako antolatzen dituzten ekintzetan indarrak batzen dituztela.

Aurten, ekintza formatua aldatuko dute eta “Gabonetako Gazte Olinpiadak” izenpean, taldekako ekintza anitzak antolatuko dituzte DBHko gazteentzat. Dena den, Olinpiada horien deialdia iragarriko duen irudia aukeratzeko, Batxilergoko ikasleen artean kartel lehiaketa abian jarri dute.

Kartel lehiaketaren baldintzak

Parte hartzaileek Hondarribiko batxilergoko ikasleak izan beharko dute, bertan bizi zein ikasten dutenak. Euren lanak entregatzerakoan honako baldintzak kontuan izan beharko dituzte:

  • Lana formatu digitalean (usb bidez) edota paperean presentzialki entregatzea.
  • A4 formatokoa izatea
  • Kartelaren oinarriko marjina 3 centimetrokoa izatea (dagozkion logoak jarri ahal izateko)
  • Proposatutako kartelean honako testu hau agertu beharko du nahi ta nahi ez:
    • Gabonetako Gazte Olinpiadak (titulu gisa)
    • Abenduak 26-27-28 (data)
    • Hondarribiko DBHko ikasleentzat (parte hartzaileak)
  • Lanak azaroaren 26a bitarte Gazteen Zerbitzuan (Jabier Ugarte 6), presentzialki entegatu beharko dira.