Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Foru Kalea autobusentzako zabalik da berriz ere

2026-06-15
Foru Kalea autobusentzako irekita dago berriz ere, txandakako zirkulazioarekin.

Joan den ostiral arratsaldean Foru Kalea behin-behinean ireki zen autoentzat ere, asteburuko zirkulazioa errazteko. Larunbat eguerdian, baina, ibilgailuen pasabidea ahalbidetzeko jarritako behin-behineko zoladuraren zati bat hondoratu egin zen.  Horren ondorioz, eta segurtasuna bermatzeko, Udaltzaingoak zirkulazioa bi noranzkoetan etetea erabaki zuen.

Gorabehera eremu horretako lurzoruaren ezaugarriekin lotuta dago. Nagusiki hareaz osatutako lurra da, eta horrek eragina izan du behin-behineko esku-hartzearen egonkortasunean.

Lanak aurreikusitakoaren arabera garatzen badira, Foru Kalea aste honetan bertan guztiz irekitzea aurreikusten da.

Unean uneko mozketak ur-horniduran

Ur hornidura bermatu eta obrek dirauten bitartean abonatuei zerbitzua ematen jarraitzeko, azaleko bypass bat edo hornidura-sare alternatibo bat instalatzeko lanean ari dira Urbycolan eta Txingudiko Zerbitzuak.

Lanen ondorioz, baliteke datozen egunetan ere unean uneko ur  mozketak egin behar izatea. Etenaldi horiek lanen bilakaeraren eta sor daitezkeen gorabeheren araberakoak izango dira, eta, beraz, ezin daitezke aldez aurretik zehaztu.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie bizilagunei erakutsitako ulermenagatik eta lankidetzagatik.