Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea FamiliArtean, gurasotasun baikorra

2020-11-05
Prebentzio komunitarioak familia giroan espazio publikoetan garatuko duen tailerra

Prebentzio Komunitariotik FamiliArtean programa antolatu dute hilabete honetan Hondarribian. Jolas desberdinak prestatuko dituzte herriko espazio publikoetan aurrera eramateko familia giro batean.

Tailerraren nondik norakoak:

Bi saioz osatutako tailerra izango da eta honen helburua jolasen bitartez gurasotasun baikorra lantzea da.

Saioak Azaroaren 11 eta 18an izango dira 17:00tik 18:30ra, bertan parte hartzeko izena eman beharko da Azaroaren 9a baino lehen hurrengo moduren batean:

Telefonoz: 943 11 40 00
Emailez: hp@prebentzio.com
Instagram bidez: @hondarribiaprebentzio
Facebook bidez: Prebentzio Komunitarioa Hondarribiko Udala

Aforoa bete ezkero, tailerra Abenduaren 2 eta 9an ordutegi berdinean errepikatuko da.  

Neurriak

Osasun egoera honetan nahitaezkoak diren neurriak hartuko dira tailer honen garapen egokirako:

- Musukoaren erabilera

- Eskuak garbitu edota hidrogela erabiltzea

- Pertsonen arteko distantziaren mantentzea
- Gehienez 6 lagunetako taldeen osaketa