Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Agenda • listado interior

Agenda

Eduki publikatzailea

Atzealdea Familia sareak egiten

2022-03-03
Ikasturte honetan Hondarribiko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuaren baitan, Familia Saregileak programa jarriko da martxan.

Familia Saregileak, Prebentzio Komunitarioko hezitzaile eta ama talde batek diseinatu duen proiektu bat da, Hondarribiko familia guztiei zuzendua. Programa hau familien arteko harreman-sareak sortzera bideratuta dago, guraso gisa gure seme-alaben hazkuntzan eta heziketan izan ditzakegun kezken, galderen, zalantzen eta abarren aurrean elkar laguntzea eta familiek dituzten trebetasunak eta gaitasunak partekatzea du helburu, formakuntza, aisialdi ekintza eta elkarretaratze bitartez.

Programari hasiera emateko “Teknologia eta adingabeak: teknologien erabilera osasuntsua" formakuntza burutuko da gurasoentzat martxoaren 16an, Hondarribiko Kultur Etxean, 19:00tan. Bertan, teknologien inguruko heziketak duen garrantziaz arituko gara.

 

Teknologiek izugarrizko aldaketak eragin dituzte gizartean eta ondorioz bizitzako esparru guztietan, familia eremua ez da horren salbuespen. Gailu teknologikoen erabilera arduratsuak erronka berriak dakartza guraso gisa haur eta nerabeen garapen positiboaren sustapenean. Adingabeengan teknologien erabilera arduratsua sustatu ahal izateko, ezinbestekoa da baliabide teknologikoek gure seme-alaben hezkuntzan eta garapenean izan ditzaketen abantailez jabetzea eta aldi berean, horiei loturiko arriskuak murriztea.

Adingabeak, adin goiztiarretik baliabide teknologikoekin harremanetan daude, besteak beste telebista, mugikorra, ordenagailua edota tablet-a. Bertan whatsapp, youtube, instagram, facebook, edota tik tok bezalako plataformen erabilera egin dezakete. Hori dela eta, gero eta gehiago dira beren seme-alabek baliabide teknologikoez egiten duten erabileraren inguruan orientazio beharra azaleratzen duten gurasoak: “zenbat urterekin utz diezaieket nire seme-alabei mugikorra izaten?”, “zenbat denboraz erabil ditzakete gailu teknologiko ezberdinak?”, “adinaren arabera desberdintasunak daude?”, “nola susta dezaket teknologiaren erabilera osasuntsua nire seme-alabengan?”, “nire seme-alabek gailu teknologikoak libreki erabili ditzakete, edo hauen erabilera kontrolatu beharko nuke guraso gisa?”... Galdera edota kezka hauek ohikoak dira gurasoen artean eta horiei erantzutea batzuetan ez da lan erraza. Egoera honen aurrean, Familia Saregileak programaren baitan aurrera eramango den formakuntzaren helburua, horrelako galderei erantzun ahal izateko jarraibide batzuk partekatzeaz gain, gogoeta espazioak sortzea da, familia ezberdinek beren esperientziak eta ezagutzak elkarbanatu ditzaten.