Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Eusko Jaurlaritzako migrazio arduradunekin batzartu dira Txomin Sagarzazu Alkatea eta Gotzone Larrarte zinegotzia

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea eta Gotzone Larrarte Udaleko Gizarte Zerbitzu, Berdintasun eta Lankidetzarako zinegotzia Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendaria den Xabier Legarretarekin eta Noemi Ostolaza Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Zuzendariarekin batzartu berri dira Udaletxean bertan.
“Xabier Legarreta Migrazio-zuzendariarekin eta Noemi Ostolaza Kabinete buruarekin elkartu gara eta migranteen egungo egoeraz hitz egin dugu. Erakundeen arteko lankidetzan koordinazio egoki bat izaten jarrai dezagun, eta egunero aldakorra izan daiteken gai honetan uneoro prest egon gaitezen” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.
“Orain artean, Jostaldi pilotalekuan prestatu dugun ezohiko baliabidea ez da erabili behar izan, nahikoa izan baita Juan Sebastian Elkano Aterpetxea, Irungo Hilanderas kaleko eraikuntza eta Errosemesen Aterpetxearekin. Hasiera batean hau zen asmoa eta hala jarraitzen du izaten, baina Hondarribitik adierazi diogu gu prest gaudela behar denean laguntzeko”.
“Adostu dugu ere prest egongo garela dauden errekurtsoak mantendu eta indartzeko. Ezohiko errekurtso bat prestatzeko gaitasuna daukagula erakutsi dugu eta Gurutze Gorriarekin ere lankidetza egokian ari garela, migranteei hain beharrezkoa duten laguntza eskaini ahal izateko”.
Udala mahai instituzionalera gonbidatua
“Bileran, Migratzaileen Presako Harrera Koordinatzeko Erakunde arteko Mahai Instituzionalean parte hartzeko gonbitea egin diote Hondarribiko Udalari, Hondarribiak adierazi duen inplikazioagatik. Inongo zalantzarik gabe onartu egin dugu gonbitea, eta hala, Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzu, Berdintasun eta Lankidetzarako zinegotzia izango da Udalaren ordezkaria mahai horretan” amaitu du Sagarzazuk.