Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Euskaraldia dela eta ekitaldi ugari Hondarribian datozen asteetan

Bi urtetik behin burutzen den Euskaraldia gainean dugu. Ekimena azaroaren 18tik abenduak 2 arte burutuko da, baina Hondarribian aurretik ekitaldi ugari antolatu dira.
Era guztietakoak izango badira ere, berezitasun nabariena bisita gidatuek izan dute aurten. Arkolla eta Jaizubia auzoan egingo diren bisita gidatuak izango dira. Bisitak Koldo Ortegaren eskutik egingo dira.
Ekitaldien zerrenda
Urriaren 13an: Hizkuntzen erabileraren neurketaren aurkezpena. Kultur Etxean 18:30ean.
Urriaren 15ean: Euskaraldiko informazio mahaia. San Pedro kalean (azokaren ondoan) 11:30ean.
Urriaren 16an: Hitzez ekiteko ekitaldia. Koldo Ortegaren eskutik bisita gidatua Arkolla auzoan. Mikel Arruabarrenak olerki irakurketa egingo du eta Karolina Sainz de Bikuña arituko da aurkezle lanetan.
Urriaren 19an: Euskaraldiari buruz hitzaldi didaktikoa. Kultur Etxean 18:30ean.
Urriaren 23an: Hitzez ekiteko ekitaldia. Koldo Ortegak gidatutako bisita. Jaizubia auzoan. Ordua zehazteke. Karolina Sainz de Bikuña arituko da aurkezle lanetan.
Urriaren 28an: Gune ibiltaria eta hitzez ekiteko ekitaldia. Hondarribiko portuan izango da. Ordua zehazteke.
Azaroaren 12an: Euskaldiko informazio mahaia. San Pedro kalean (azokaren ondoan) 11:30ean.
Azaroaren 19an: Bertso afaria. Itsas Lur elkartean, 21:00ean.